Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1586

IRAGARKIA, Hernaniko (Gipuzkoa) IES Hernani BHIan beste eraikin bat eraikitzeko, bateratzeko eta urbanizatzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 94 43.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Posta elektronikoa: alaitz-ruiz@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-05-07.

d) Espedientearen zenbakia: C01/009/2014.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Hernaniko (Gipuzkoa) IES Hernani BHIan beste eraikin bat eraiki, bateratu eta urbanizatzea.

c) Loteen sailkapena eta lote-kopurua/unitate-kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua:

1) Helbidea: Hernani (Gipuzkoa).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 18 hilabete.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 45214200-2.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak:

d.1.– Formula bidez automatikoki ebalua daitezkeen irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: % 70.

Formula:

P = 70 x (L – Ebaluatu beharreko eskaintza) / (L – Eskaintza ekonomikoena).

P: lizitatzaileak lortutako puntuazioa.

L: lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

d.2.– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideak: Eraikuntzaren txostena:

Haztapena: % 30 puntu.

Azpi-irizpideak:

1) Neurri zuzentzaileak, inguruneko eraginak eta interferentziak gutxitzekoak: % 10.

2) Obrako baliabideen antolaketa: % 8.

3) Obra egiteko plangintza. % 12.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.729.086,46 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia: 4.729.086,46 euro. Guztira: 5.722.194,64 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): 5.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): C, 2, f.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko maiatzaren 8a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkezteko modua: paperean eta bitarteko elektronikoaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.net

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azalak) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azalak) irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna eta ordua: C gutun-azala: 2015-05-19an, 12:00etan. B gutun-azala: 2015-06-09an, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 23a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala