Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1584

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1052/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1052/2014, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Carmen Rosa Huaranga Munguia.

Alderdi demandatua: Jaime Quincho Hinostroza.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

176/2015 epaia, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko MHC 1052/2014 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da, Carmen Rosa Huaranga Munguia demandatzailearen eta Jaime Quincho Hinostroza demandatuaren artean.

Jaime Quincho Hinostroza demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala