Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1582

EDIKTUA, 486/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 486/2012 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ismael Fernandez Garcia.

Abokatua: Andoni Elejoste de la Quintana.

Prokuradorea: Rafael Bustamante Martin.

Demandatua: Grupo Irunorte, Gusmar Automoviles, S.L. eta Moises Ibañez Perez.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-01-12an, eta honela dio xedapen-zatiak:

Baiesten dut Bustamante prokuradoreak Ismael Fernández García jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Grupo Irunorte, S.L. kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 25.500 euro eta 2012ko irailaren 26tik sortutako legezko interesak. Demandatua kondenatzen dut, halaber, auzialdi honetan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera. Ezesten dut Fernández jaunak aurkeztutako erreklamazioa, Gusmar Automóviles, S.L.ren eta Moisés Ibáñez Pérez jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak absolbitzen ditut, auzi-jartzaileak haien aurka aurkeztutako uzietatik. Absolbitutako demandatukideen prozesu-kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Grupo Irunorte demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala