Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1578

EDIKTUA, 329/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 329/2014 judizio arrunta.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizenak,

329/2014 prozedura arruntean, María José Galindo Olea epaitegi honetako epaile magistratuak epaia eman du 2014ko abenduaren 9an.

Rotulos y Componentes 2002 SLU (likidazio-prozesuan) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta, halaber, aditzera ematen zaio apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela ebazpenaren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb-ko 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hamahiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala