Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1575

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 852/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 852/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Gloria de las Muñecas Ibarretxebea.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Men Fer SC (Gallery Sofa Grupo Mega Sofa).

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-03-13an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Maria Gloria de las Muñecas Ibarrechebeak aurkeztutako demanda, Men Fer SC (Gallery Sofa Grupo Mega Sofa) sozietatearen aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut demandatzaileari honako diru-kopuru hau ordaintzera: 450 euro, gehi legezko interesak demanda jarri zen egunetik aurrera.

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak. Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Men Fer SC (Gallery Sofa Grupo Mega Sofa) enpresa demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu honen bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako ebazpenaren aurka ezin da errekurtsorik jarri; hala ere, auzi-ihesean den demandatuak Prozedura Zibilaren Legearen 501. artikuluan eta ondorengoetan xedatutako hutsalketa-akzioaz balia daiteke.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala