Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1574

EDIKTUA, 145/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), judizio arrunta bideratu da Modesto Manuel Romero Carok eskatuta, Juan Carlos Martinez Riosen aurka, judizio arruntari buruz, eta prozedura horretan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

77/2015 EPAIA

Epailea: Amaia del Cid Madariaga andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Modesto Manuel Romero Caro.

Abokatua: Jose Francisco Palmer Arrom.

Prokuradorea: Jasone Elorduy Simon.

Alderdi demandatua: Juan Carlos Martinez Rios.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak orokorrean.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Jasone Elorduy Simón prokuradoreak Modesto Manuel Romero Caroren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Juan Carlos Martínez Ríos jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 2.250 euro pagatzera.

Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2013ko ekainaren 19tik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Juan Carlos Martinez Rios demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala