Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1573

EDIKTUA, 1926/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa argitaratzeari buruzkoa. Epai horren bidez, administrazio- edo lan-zuzenbidearen araberako kontratu baten bitartez herri-administrazioei lotutako profesionalek dagokien elkargoko kide izateko beharrik ez izatea baliogabetzen da.

Jakinarazten da 1926/2001 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, sala honek epaia eman zuela 2002-04-25ean. Epai hori kasazio-errekurtso bidez baliogabetu egin du 2014-11-21ean Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak emandako epaiak, zeina irmoa baita. 1926/2001 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak onartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2001eko apirilaren 27ko Aginduaren aurka sustatu zen, hain zuzen ere agindu horren lehenengo artikuluan jasotzen den xedapen-zatiari dagokionez. Artikulu horren arabera, herri-administrazioei lotutako profesionalek ez dute zertan elkargoko kide izan farmazialarien lanbidean jarduteko, baldin eta administrazioarekiko lotura hori administrazio- edo lan-zuzenbidearen araberako kontratu baten bitartez gauzatu bada. Hona hemen epaitza:

Eskubide hori baliogabetu egiten da, zuzenbidearekin bat ez datorrelako.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2015eko urtarrilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala