Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1561

AGINDUA, 2015eko martxoaren 20koa, Ogasun eta Finantzetako Sailburuarena, datu pertsonalen fitxategiak sortu eta ezabatzen dituena eta Ogasun eta Finantza saileko eta Euskal Estatistika Erakundea eta Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoetako datu pertsonalen fitxategiei buruzko 2014ko otsailaren 28ko aginduaren I. eranskina aldatzen duena.

Datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedea da, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatu eta babestea. Lege hau aplikatuko zaie euskarri fisikoan jasotako izaera pertsonaleko datuei, baldin eta euskarri horrek ahalbidetzen badu datu horiek tratatzea, bai eta sektore publiko zein pribatuak datu horien gainean gerora egin dezakeen erabilera-modalitate orori ere.

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4. artikuluan ezartzen denez, Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko, dena delako fitxategia atxikita dagoen saileko titularraren agindu bidez egin beharko da. Indarrean dauden legeek eskatutako aipamen guztiak jaso beharko ditu agindu horrek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. Eta hori guztiori 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta lege hori garatzeko Erregelamenduaren 52.etik 54.era bitarteko artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz egingo da (erregelamendu hori abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren 2. artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko egindako eragiketen berri emango diotela Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Erregistroan inskripzioa egiteko.

Ogasun eta Finantza Saileko eta Euskal Estatistika Erakundea eta Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoetako Datu Pertsonalen Fitxategiei buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2014ko otsailaren 28ko Aginduaren helburua hauxe da: xedapen bakarrean batzea Ogasun eta Finantza Sailaren mendeko datu pertsonalen fitxategiak, barne direla sail horren erakunde autonomoak. Horrela, erregulazioa egokitu egin zitzaion, bai lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren ondoriozko egiturari (dekretu horrek Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu), bai Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren ondoriozkoari ere.

Agindu hori argitaratu ondoren, gerora araudian izan diren aldaketen ondorioz, fitxategi berriak sortzeko beharra sortu da; esate baterako, Euskadiko Aurrezki Kutxen eta Banku Fundazioaren Erregistroa eta BGAEen bazkideen fitxategi orokorra. Gainera, beste fitxategi bat sortu behar izan da zerga-zorrak ordaintzeko jasotako ondasun eta eskubideak erregistratzeko. Era berean, Zerga Administrazioko Zuzendaritzak Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiaren agiriak Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordearen agiriekin batera kudeatzeko xedez, beste fitxategi bat sortu da, ezabatu egin baita Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiaren agiriak bakarrik biltzen zituena.

Halaber, lehendik dauden fitxategietan zenbait aldaketa egin behar dira, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluak eskatutako betekizunak hobeto betetzeko eta haietara egokitzeko (lege hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 54.1 artikuluak garatu zuen hori).

Horregatik guztiagatik, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Agindu honen I. eta II. eranskinetan zehaztutako datu pertsonalen fitxategiak sortu eta ezabatzen dira.

2. artikulua.– Aldatu egiten da Ogasun eta Finantza Saileko eta Euskal Estatistika Erakundea eta Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoetako Datu Pertsonalen Fitxategiei buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2014ko otsailaren 28ko Aginduaren I. eranskina. Agindu honen III. eranskinean idatzitako eran gelditzen da, bertan azaldutakoari dagokionez, eta bertan azaltzen ez da aldatzen. I. eranskin horretan 1. artikuluan sortutako fitxategiak ere sartu dira.

3. artikulua.– IV. eranskinean, Ogasun eta Finantza Saileko eta Euskal Estatistika Erakundea eta Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoetako datu pertsonalen fitxategien zerrenda jaso da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak Agindu honen kopia bat helaraziko dio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, kasuan-kasuan, bertan jasotako fitxategiak inskribatu, ezabatu eta aldatu ditzan, horretarako ezarritako prozeduraren bitartez.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 20a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

I. ERANSKINA, HONAKO AGINDU HONENA: AGINDUA, OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUARENA, DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTU ETA EZABATZEN DITUENA ETA OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO ETA EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA ETA LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA ERAKUNDE AUTONOMOETAKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIEI BURUZKO 2014KO OTSAILAREN 28KO AGINDUAREN I. ERANSKINA ALDATZEN DUENA

Agindu honen bidez sortutako datu pertsonalen fitxategiak:

A) OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK.

4.2.– Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiaren eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen agirien kudeaketa.

a) Aurreikusitako helburu eta erabilerak.

Ekonomia- eta administrazio-prozedurari buruzko agiriak eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen prozedurari buruzko agiriak erregistratu eta kudeatzea, baita sartu eta irteten diren agirien kontrola egitea ere.

b) Datuak eman dituzten pertsona edo kolektiboak.

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegian eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean erreklamazioak jarri dituzten pertsona fisikoak, eta espedienteak eta agiriak, oro har, igorri dituzten administrazio-organoak.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura.

Jatorria: interesdunak, administrazio publikoak (foru-aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia).

Biltzeko prozedura: erreklamazio formularioiak, interesdunak aurkeztutako agiriak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, telefonoa eta faxa.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

e) Datu-lagapenak.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Zerga Administrazioko Zuzendaritza.

g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea zein zerbitzutan erabili.

Ogasun eta Finantza Saila.

Zerga Administrazioko Zuzendaritza.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila.

Ertaina.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.5. Euskadiko Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioen Erregistroa.

a) Aurreikusitako helburu eta erabilerak.

Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten aurrezki-kutxak eta, sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpo izan arren, lurraldean bulegoak dituzten aurrezki-kutxak erregistratzea. Estatutu-aldaketak, xurgatzeak, bat-egiteak, desegiteak eta likidatzeak erregistratzen dira.

Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten aurrezki-kutxetako goi-kargudunak erregistratzea. Izendapenak, kargu-uzteak eta berraukeraketak erregistratzen dira.

Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banku-fundazioak. Estatutu-aldaketak, xurgatzeak, bat-egiteak, desegiteak eta likidatzeak erregistratzen dira.

Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banku-fundazioetako goi-kargudunak erregistratzea. Izendapenak, kargu-uzteak eta berraukeraketak erregistratzen dira.

b) Datuak eman dituzten pertsona edo kolektiboak.

Aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen goi-kargudunak eta ordezkariak.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura.

Jatorria: interesdunak.

Biltzeko prozedura: emandako agiriak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, sinadura.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

e) Datu-lagapenak.

Ez dira aurkitu.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea zein zerbitzutan erabili.

Ogasun eta Finantza Saila.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila.

Ertaina.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.8.– BGAEen bazkideen fitxategi orokorra.

a) Aurreikusitako helburu eta erabilerak.

Bazkide guztien berri izatea, hildakoa BGAE baten bazkide den jakinarazi ahal izateko.

BGAEei, eskatzen badute, hildako bazkideen berri ematea, behar ez diren prestazioak ordaindu ez daitezen.

b) Datuak eman dituzten pertsona edo kolektiboak.

BGAE baten bazkide diren pertsona fisikoak, hain zuzen ere, aurreikuspen-plan bati atxikiak.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura.

Jatorria: bazkideen altak eta bajak, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bidalitakoak, eta heriotzagatiko bajak, erakundeek berek eta legez datu horiek lagatzeko eskumena duten erregistro eta fitxategiek bidalitakoak++.

Biltzeko prozedura: formularioak:

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio-datuak NAN/IFZ, heriotza-datak, ekonomia- eta finantza-datuak.

e) Datu-lagapenak.

Onuradun izan daitezkeen interesdunak eta BGAEak.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea zein zerbitzutan erabili.

Ogasun eta Finantza Saila.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila.

Oinarrizkoa.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.9.– Zerga-zorrak ordaintzeko jasotako ondasun eta eskubideen erregistro orokorra.

a) Aurreikusitako helburu eta erabilerak.

Zerga-zorrak ordaintzeko jasotako ondasun eta eskubideak kudeatzea.

b) Datuak eman dituzten pertsona edo kolektiboak.

Zerga-zorrak ordaintzeko ondasunak eta eskubideak ematen dituzten pertsonak, bai eta jasotzen dituztenak ere.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura.

Jatorria: Administrazio publikoak (foru-aldundiak).

Biltzeko prozedura: Beste batzuk: Aplikazio informatikoa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ.

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak

Merkataritza-informazioko datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak:

Transakzioei buruzko datuak.

e) Datu-lagapenak.

Foru-ogasunei.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea zein zerbitzutan erabili.

Ogasun eta Finantza Saila.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila.

Oinarrizkoa.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

II. ERANSKINA, HONAKO AGINDU HONENA: AGINDUA, OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUARENA, DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTU ETA EZABATZEN DITUENA ETA OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO ETA EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA ETA LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA ERAKUNDE AUTONOMOETAKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIEI BURUZKO 2014KO OTSAILAREN 28KO AGINDUAREN I. ERANSKINA ALDATZEN DUENA
EZABATUTAKO FITXATEGIAK

Ezabatu egiten dira datu pertsonalen honako fitxategi hauek, Ogasun eta Finantza Saileko eta Euskal Estatistika Erakundea eta Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoetako Datu Pertsonalen Fitxategiei buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2014ko otsailaren 28ko Aginduan jasotakoak.

4.2.– Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko agirien kudeaketa.

Fitxategi horretako datuak sortu berri den «Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiaren eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen agirien kudeaketa» fitxategian jasoko dira.

6.5.– Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroa.

Fitxategi horretako datuak sortu berri den «Euskadiko Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioen Erregistroa» fitxategian jasoko dira.

III. ERANSKINA, HONAKO AGINDU HONENA: AGINDUA, OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUARENA, DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTU ETA EZABATZEN DITUENA ETA OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO ETA EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA ETA LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA ERAKUNDE AUTONOMOETAKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIEI BURUZKO 2014KO OTSAILAREN 28KO AGINDUAREN I. ERANSKINA ALDATZEN DUENA
ALDATUTAKO FITXATEGIAK

Aldatu egiten dira datu pertsonalen honako fitxategi hauek, Ogasun eta Finantza Saileko eta Euskal Estatistika Erakundea eta Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoetako Datu Pertsonalen Fitxategiei buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2014ko otsailaren 28ko Aginduan jasotakoak.

A) OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK.

1.1.– Ekonomiako argitalpenen banaketa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta faxa.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Merkataritza-datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

1.2. Ekonomiako argitalpenen kolaboratzaileak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio-datuak NAN, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta faxa, posta elektronikoa.

Datu akademiko eta pertsonalak.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

1.3.– EGEF funtsak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NAN.

Ekonomia- eta finantza-datuak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

1.4.– Ekonomia arloko ekimenen hedapena.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, NAN, nick edo ezizena, helbide elektronikoa, beste batzuk: material grafikoa.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

1.5.– EAEko ekonomiaren gaineko ikerketa-lanen ezagutza-mapa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

2.1.– Aurrekontuaren I. kapitulua.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak eta NAN.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

3.1.– Endosuak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, sinadura, irudia.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

3.2.– Europako Funtsak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN eta helbidea.

Ekonomia- eta finantza-datuak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

3.3.– Informazio-sistema eta ekonomia- eta kontabilitate-kudeaketa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, sinadura, telefonoa.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

3.4.– Osakidetzako nominen gaineko kontu-hartzailetza.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, erregistro pertsonaleko zenbakia.

Datu akademiko eta profesionalak.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

3.5.– Osakidetzako adjudikaziodunen gaineko kontu-hartzailetza.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, helbidea, posta elektronikoa, sinadura.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

4.1.– Zerga Koordinaziorako Organoaren argitalpenen banaketa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta faxa.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.1.– Aseguru-artekarien erregistroa.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura.

Jatorria: interesdunak.

Biltzeko prozedura: formularioak, agiriak ematea, nahiz paperezko euskarrietan, nahiz elektronikoetan.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, IFZ, posta elektronikoa, faxa, sinadura, erregistro pertsonaleko zenbakia (inskripzio automatikoko gakoa).

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.2.– Aseguru-artekarien diploma dutenak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, faxa eta IFZ.

Datu akademiko eta profesionalak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.3.– Premiamendu-bideko errekurtsoak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio-datuak Izen-abizenak, helbidea, erregistro pertsonaleko zenbakia.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.4.– Abal, gordailu eta fidantzak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.6.– Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) erregistroa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ, helbidea eta telefonoa.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.7.– Premiamendu-bidea.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura.

Jatorria: administrazio publikoak.

Biltzeko prozedura: papera; beste batzuk: aplikazio informatikoa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

6.1.– Sozietate publikoen inbentarioa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

6.2.– Kontratisten Erregistro Ofiziala.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, telefonoa eta faxa, sinadura, sinadura elektronikoa.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

6.3.– Kontratuen erregistroa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ.

Datu pertsonalak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

6.4.– Enpresen sailkapena.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, telefonoa eta faxa.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

6.5.– Ondasun higiezinen inbentarioa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa.

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

6.6.– Kontratazio-espedienteak.

b) Datuak eman dituzten pertsona edo kolektiboak.

Lizitatzaileak eta beraien ordezkari edo ahaldunak, baita kontratazio-mahaiko kideak eta zerbitzu-kontratuetan subrogatu beharreko langileak ere.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura.

Jatorria: interesduna edo bere legezko ordezkaria, bestelako administrazioak, epaitegiak.

Biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa; Beste batzuk: emandako agiriak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa, faxa, sinadura, sinadura elektronikoa.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

6.7.– Administrazioak sinaturiko aseguru-polizen kudeaketa erreklamatzea.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, telefonoa, sinadura.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:

Datu akademiko eta profesionalak:

Enpleguaren xehetasunen datuak:

Ekonomia- eta finantza-datuak:

Arau-hausteei buruzko datuak:

Bereziki babesturiko datuak:

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

7.1.– EJASKen (Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboa) zerbitzuak erabiltzeari buruzko datuak.

D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, IFZ, beste batzuk: erabiltzaile-kodea, luzapen-zk.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

7.2.– Kontaktuen agenda.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, helbidea eta telefonoa.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

7.3.– KZguneko erabiltzaileak eta tutoreak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa, GS-ko zk.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

8.1.– Liburutegiaren kudeaketa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, IFZ.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

8.2.– Argitalpenak kudeatzea.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, NAN.

Transakzioei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

8.3.– Postetxe zerbitzua.

a) Aurreikusitako helburu eta erabilerak.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusietan jasotzen diren mezularitza-paketeak, gutuneria orokorra eta egiaztagiriak kudeatu eta kontrolatzea, eta, halaber, Jaurlaritzaren kanpoko bulegoetara egiten diren bidalketak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

8.4.– Sarreren eta bisiten kontrola.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, argazkia, IFZ.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

8.5.– Bideo-zaintza.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: irudia.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

8.6.– Baliabide Orokorren kontratazio-espedienteak.

b) Datuak eman dituzten pertsona edo taldeak.

Lizitatzaileak eta beraien ordezkari edo ahaldunak, baita kontratazio-mahaiko kideak eta zerbitzu-kontratuetan subrogatu beharreko langileak ere.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura:

Interesdunarengandik edo haren legezko ordezkariarengandik eta beste administrazio batzuetatik jasotzen dira datuak, ematen dituzten agirien bidez.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa, beste batzuk: faxa.

Datu akademiko eta profesionalak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

8.7.– Segurtasuneko intzidentziak.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura:

Interesdunarengandik jasotako datuak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN/IFZ.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

8.8.– Kanpo kudeaketa eta kontrola.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN / IFZ.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

8.9.– Ibilgailuak.

c) Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura:

Interesdunak bere formularioen eta prozedura informatikoaren bidez.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, telefonoa, IFZ, helbidea, sinadura.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

8.10.– Artxibo Sistemaren egitura.

b) Datuak eman dituzten pertsona edo taldeak:

Herritarrak; haien datuak Eusko Jaurlaritzaren espedienteetan jasota dauden kasuetan.

Artxibo Sistemaren erabiltzaileak eta bertako dokumentu-funtsen titular diren sailak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: NAN eta IFZ, gizarte-segurantzaren eta mutualitatearen zenbakia, izen-abizenak, helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, sinadura eta hatz-marka digitalizatua, irudia eta ahotsa, erregitro pertsonaleko zk., sinadura elektronikoa.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak,

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak,

Datu akademiko eta pertsonalak,

Enpleguaren xehetasunen datuak,

Merkataritza-informazioko datuak,

Ekonomia- eta finantza-datuak,

Transakzioei buruzko datuak

Bereziki babesturiko datuak,

Arau-hausteei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

A) EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEAREN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK.

1.– Atazen araberako ordutegi-banaketaren kontrola.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN, Eustat sareko erabiltzailearen kodea, sare korporatiboko erabiltzailearen kodea, helbidea.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Ekonomia- eta finantza-datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

2.– Kanpoko informazio-eskabideak kontrolatzea.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN, email, telefono finkoa, telefono mugikorra, faxa, helbidea, enpresa eta kargua.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

3.– Hornitzaileak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN, email, telefonoa, faxa, enpresa eta kargua, helbidea.

Transakzioei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

4.– Langileak kudeatzea.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN, gizarte-segurantzako zenbakia, telefonoa, helbidea.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.– Sarrera eta irteeren erregistroa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: bidaltzailearen izen-abizenak, jasotazilearen izen-abizenak, enpresa eta kargua.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

6.– Bekadunak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, email, telefonoa, helbidea.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

7.– Mintegiak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, email, telefonoa, helbidea.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

8.– Argitalpenak banatzeko direktorioa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, email, telefonoa, helbidea, organismoa eta kargua.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

9.– Kexak eta iradokizunak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, email, telefonoa, helbidea.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

10.– Estatistiken zabalkundea.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, email, telefonoa, helbidea, organismoa eta kargua.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

11.– Euskal Estatistika Plana.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, email eta telefonoa.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

B) LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAREN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK.

1.– Lehiaren Euskal Kontseiluaren espedienteak eta ebazpenak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, NAN zenbakia.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Merkataritza-datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

2.– Ikerketa Zuzendaritzaren zehapen-espedienteen kudeaketa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, NAN zenbakia.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Merkataritza-datuak.

Transakzioei buruzko datuak.

Arau-hausteei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

3.– Kontratazio-espedienteen kudeaketa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, NAN zenbakia.

Transakzioei buruzko datuak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

4.– Langileak kudeatzea.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, NAN zenbakia.

Enpleguaren xehetasunen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

i) Tratamendu sistema.

Mistoa.

5.– Sarrera eta irteeren erregistroa.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, NAN zenbakia.

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

6.– Bideo-zaintza.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: irudia:

i) Tratamendu sistema.

Automatizatua.

VI. ERANSKINA, HONAKO AGINDU HONENA: AGINDUA, OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUARENA, DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTU ETA EZABATZEN DITUENA ETA OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO ETA EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA ETA LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA ERAKUNDE AUTONOMOETAKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIEI BURUZKO 2014KO OTSAILAREN 28KO AGINDUAREN I. ERANSKINA ALDATZEN DUENA
FITXATEGIEN AURKIBIDEA

A) OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK.

1.1.– Ekonomiako argitalpenen banaketa.

1.2.– Ekonomiako argitalpenen kolaboratzaileak.

1.3.– EGEF funtsak.

1.4.– Ekonomia arloko ekimenen hedapena.

1.5.– EAEko ekonomiaren gaineko ikerketa-lanen ezagutza-mapa.

2.1.– Aurrekontuaren I. kapitulua.

3.1.– Endosuak.

3.2.– Europako Funtsak.

3.3.– Informazio-sistema eta ekonomia- eta kontabilitate-kudeaketa.

3.4.– Osakidetzako nominen gaineko kontu-hartzailetza.

3.5.– Osakidetzako adjudikaziodunen gaineko kontu-hartzailetza.

4.1.– Zerga Koordinaziorako Organoaren argitalpenen banaketa.

4.2.– Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiaren eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen agirien kudeaketa.

5.1.– Aseguru-artekarien erregistroa.

5.2.– Aseguru-artekarien diploma dutenak.

5.3.– Premiamendu-bideko errekurtsoak.

5.4.– Abal, gordailu eta fidantzak.

5.5.– Euskadiko Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioen Erregistroa.

5.6.– Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) erregistroa.

5.7.– Premiamendu-bidea.

5.8.– BGAEen bazkideen fitxategi orokorra.

5.9.– Zerga-zorrak ordaintzeko jasotako ondasun eta eskubideen erregistro orokorra.

6.1.– Sozietate publikoen inbentarioa.

6.2.– Kontratisten Erregistro Ofiziala.

6.3.– Kontratuen erregistroa.

6.4.– Enpresen sailkapena.

6.5.– Ondasun higiezinen inbentarioa.

6.6.– Kontratazio-espedienteak.

6.7.– Administrazioak sinaturiko aseguru-polizen kudeaketa erreklamatzea.

7.1.– EJASKen (Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboa) zerbitzuak erabiltzeari buruzko datuak.

7.2.– Kontaktuen agenda.

7.3.– KZguneko erabiltzaileak eta tutoreak.

8.1.– Liburutegiaren kudeaketa.

8.2.– Argitalpenak kudeatzea.

8.3.– Postetxe zerbitzua.

8.4.– Sarreren eta bisiten kontrola.

8.5.– Bideo-zaintza.

8.6.– Baliabide Orokorren kontratazio-espedienteak.

8.7.– Segurtasuneko intzidentziak.

8.8.– Kanpo kudeaketa eta kontrola.

8.9.– Ibilgailuak.

8.10.– Artxibo Sistemaren egitura.

B) EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEAREN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK.

1.– Atazen araberako ordutegi-banaketaren kontrola.

2.– Kanpoko informazio-eskabideak kontrolatzea.

3.– Hornitzaileak.

4.– Langileak kudeatzea.

5.– Sarrera eta irteeren erregistroa.

6.– Bekadunak.

7.– Mintegiak.

8.– Argitalpenak banatzeko direktorioa.

9.– Kexak eta iradokizunak.

10.– Estatistiken zabalkundea.

11.– Euskal Estatistika Plana.

C) LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAREN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK.

1.– Lehiaren Euskal Kontseiluaren espedienteak eta ebazpenak.

2.– Ikerketa Zuzendaritzaren zehapen-espedienteen kudeaketa.

3.– Kontratazio-espedienteen kudeaketa.

4.– Langileak kudeatzea.

5.– Sarrera eta irteeren erregistroa.

6.– Bideo-zaintza.


Azterketa dokumentala