Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1506

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko zenbait tasaren likidazioak jakinarazten dituena.

Eranskinean jasotzen diren likidazioak zuzenean interesdunei jakinarazterik lortu ez denez, iragarki hau txertatuko da jakinarazpen gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Interesdunari aditzera ematen zaio, gainera, zor duen zenbatekoa ordaintzeko honako borondatezko aldi hau duela:

a) Hilabete bakoitzeko 1etik 15era bitartean jakinarazitakoak, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 5era arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Hilabete bakoitzeko 16tik azken egunera arte jakinarazitakoak, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 20ra arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:

1.– Berraztertzeko errekurtsoa, likidazioa agindu duen organoari, argitalpenaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, non eta errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela bermatzen ez den.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala