Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1505

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren zuzendariaren honako ebazpen hau jakinarazteko dena: 2014ko urriaren 30eko Ebazpena, C-D2-2/1994 administrazio-emakida iraungi dela-eta azkentze-espedientea irekitzeko dena.

2014ko urriaren 30ean, Garraio Azpiegituren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bitartez Getariako Itsas eta Arrantza Klubak duen C-D2-2/1994 administrazio-emakida iraungi dela-eta azkentze-espedientea ireki baita.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunak Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (23. Muelle PS, 20003 Donostia).

2.– Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak agertzeko eta bere defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentuak eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, izapidea bideratutzat hartuko da, eta espedientea bere bideari berriro lotu ahal izango zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala