Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1494

AGINDUA, 2015eko martxoaren 2koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Cidetec fundazioaren estatutuen 19. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusita eta aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko otsailaren 18an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean, sarrera eman zitzaion Fundación Cidetec fundazioaren Patronatuan eta estatutuen 19. artikuluan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabideari; Sheila Orozko Urarte andreak aurkeztu zuen eskabidea.

Eskabidearekin batera, aurkeztu ziren Patronatuko lehendakaria kendu eta beste bat izendatzeko, Fundazioko patrono berri bat izendatzeko eta sozietatearen estatutuak partez aldatzeko erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren bi kopia baimendu. Eskritura publiko hori 2015eko otsailaren 9an egiletsi zuen Patronatuko presidente den Francisco Javier Rodríguez Parrak, Donostiako Enrique García-jalón De la Lama notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 130).

Eskritura publiko horretan sartu zen Francisco Javier Rodríguez Parrak –fundazioaren Patronatuko idazkari ez-patrono gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2014ko abenduaren 15ean Donostian emandako ziurtagiria, Patronatuak 2014ko azaroaren 28an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen Fundazioaren estatutuetako 19. artikulua aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek, espedientea aztertu ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira honako xedapen hauetan aurreikusitako betekizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak. Gainera, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Ikusirik aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundacion Cidetec fundazioaren estatutuetako 19. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz. Eskritura –han dago jasota zein artikulu aldatu den– 2015eko otsailaren 9an egiletsi zuen Fundazioaren Patronatuko lehendakari ez-patrono den Francisco Javier Rodríguez Parra jaunak, Donostiako Enrique García-Jalón de la Lama notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 130).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 2a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala