Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1463

EDIKTUA, 1430/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1430/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Urbaser, S.A.

Abokatua: Alfonso Gonzalez Morais.

Prokuradorea: Pedro Carnicero Santiago.

Demandatua: Inversiones Javica Siglo XXII, S.L. eta Adirondack, S.L.

Gaia.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2014-09-24an. Idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote:

159/2014 EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren hogeita laua.

EPAITZA

Baiesten dut auzitegietako prokuradore Pedro Carnicero Santiago jaunak Urbaser, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, Inversiones Javica Siglo XXII, S.L eta Adirondack, S.L. solidarioki kondenatzen ditut honako hauek ordaintzera: 150.000 euro, eta interesak, 2013ko azaroaren 25etik gaur arte sortutakoak; hortik ateratzen den zenbatekoak prozesuko interesak sortuko ditu. Demandatuek, halaber, kostuak ordaindu beharko dituzte.

Inversiones Javica Siglo XXII, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala