Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
1456

AGINDUA, 2011ko irailaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación José Domingo Epelde-José Domingo Epelde Fundazioa» fundazioaren estatutuetako 10., 11. eta 24. artikuluetan egindako aldaketak eta 19 bis zenbakiarekin gehitu den beste artikulu bat inskribatzeko eta onesteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da, hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2011ko ekainaren 14an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen «Fundación José Domingo Epelde-José Domingo Epelde Fundazioa» fundazioaren izenean Gaizka San Julián Zuaznabar jaunak sinatutako eskabidea. Eskabide horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari eskatu zitzaion «Fundación José Domingo Epelde-José Domingo Epelde Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako 10., 11. eta 24. artikuluen aldaketa eta 19 bis zenbakidun beste artikulu bat inskribatzeko. Hori guztia Ángel María Moreno Gallego Zarauzko notarioaren 2011ko apirilaren 12ko eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 357) jasotako baldintzen arabera. Eskrituran jasota dago Patronatuko idazkari Lorea Garcia Benito andreak 2011ko apirilaren 8an Zarautzen eginiko ziurtagiria, Patronatuko presidente Jesús María Artola Ibarguren jaunaren oniritziarekin. 2011ko urtarrilaren 25ean estatutuak aldatu eta gehitzeko erabaki hori ziurtatzen du ziurtagiri horrek.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak IKUSITA, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Fundación José Domingo Epelde-José Domingo Epelde Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako 10., 11. eta 24. artikuluak aldatzea eta 19 bis zenbakiarekin beste artikulu bat gehitzea onestea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutu-aldatze eta -gehitze hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu dadila agintzea. Inskripzioa agindu honen data emanda egingo da, eta 2011ko apirilaren 12an Ángel María Moreno Gallego Zarauzko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz (protokolo-zenbakia: 357).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 15a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala