Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GUNITADOS SITEX. S. COOP.
1297

IRAGARKIA, Gunitados Sitex, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2015eko otsailaren 21ean, 12:00etan, likidazioan den Gunitados Sitex S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar nagusia egin zen, izaera unibertsalaz, kooperatibak Arrigorriagan (Bizkaia) dituen lokaletan (Lonbo kalea, 8 -5.a B). Kooperatibako bazkide guztiak bertaratu ziren, eta aho batez hartu ziren jarraian adieraziko diren erabakiak.

ERABAKIAK

Gunitados Sitex, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzea.

Gunitados Sitex S. Coop. kooperatiba-sozietatearen egungo administratzaile bakarra kargutik kentzea, eta Joaquina Dios Gil andrea (NA: 30.612.231-J) enpresaren likidatzaile izendatzea.

Likidazioren Hasierako Balantzea onartzea, 2014ko abenduaren 31n itxi zena.

Likidazioan den Gunitados Sitex S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea onartzea.

Erabakia: Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldez aurretik azaldu diren sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea, hau da, HKSFtik gelditzen den saldoa EKGKri ordaintzea. Ordaintzeke dauden zergak, eta notariotza eta aholkularien zerbitzu-sariak ordaintzea. Geldikinik badago, desegite-datan bazkideek kooperatiban duten kapital sozialarekiko proportzioan banatuko da.

Hori guztia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan aurreikusten denaren arabera egingo da.

Erabakia: Likidatzaileak kargutik kentzea, eta likidazioan den Gunitados Sitex S. Coop. kooperatiba-sozietateak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan irekita duen erregistro-orria baliogabetzea.

Ahalordetu bedi sozietatearen likidatzailea, aurretik hartutako erabakien legezko inskripzioa egiteko beharrezko egintza guztiak gauza ditzan.

Batzarrera joandako bazkide guztiek onartu zuten akta, eta batzarra amaitutakoan guztiek sinatu zuten.

Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arrigorriaga, 2015eko otsailaren 27a.

LIKIDATZAILEA.


Azterketa dokumentala