Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1292

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren menpeko ikastetxe publikoak zenbait altzariz hornitzeko, eta altzari horiek entregatu eta instalatzeko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: SU/08/14.

d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren menpeko ikastetxe publikoak zenbait altzariz hornitzea, eta altzari horiek entregatu eta instalatzea.

3.– Izapidetzea eta prozedura:

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: akordio markotik eratorria.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 643.586,35 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 643.586,35 euro. Zenbatekoa, guztira: 778.739,45 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa:

a) Esleipen-data: 2014-06-13.

b) Kontratuaren formalizazio-data: 2014-06-18.

c) Kontratista: 1., 2., 3. eta 6. loteak: Montte, S.L.; 8. eta 9. loteak: Didáctica, S.L.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zenbateko garbia: 1., 2., 3. eta 6 loteak: 482.223,36 euro; 8. eta 9. loteak: 153.314,08 euro. Zenbatekoa, guztira: 1., 2., 3. eta 6. loteak: 583.490,27 euro; 8. eta 9. loteak: 176.654,56 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 10a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala