Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1285

AGINDUA, 2015eko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Inaxio Larrañaga Artola jauna Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena, LAB sindikatuaren ordezkari gisa.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin bat etorrita, bere V. tituluan arautu du Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua.

Arau horiek Gizarte Kontseilurako xedatu duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.5 artikuluak xedatutakoaren arabera, LAB sindikatuak, bere batzorde exekutiboaren 2015eko urtarrilaren 12ko bileran, Inaxio Larrañaga Artola jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzeko erabakia hartu zuen.

Agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian izendapena argitaratzen denetik; eta, Gizarte Kontseiluko kide izanik, lege bereko 72. artikuluak xedatzen dituen bateraezintasunak izango ditu. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldi baterako baino ezin izango dira aukeratu berriro.

Horiek horrela, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak xedatutakoaren arabera –gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen alorreko eskumenak dituen sailburuaren aginduaz izendatuko direla xedatzen baitu–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Inaxio Larrañaga Artola jauna Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, gizarte-interesen ordezkari izateko, LAB sindikatuak aukeratuta.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitateko otsailaren 25eko 3/2004ko Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala