Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1284

AGINDUA, 2015eko otsailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) dagoen «Santa Teresa-Bagaza-Beurko» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) dagoen «Santa Teresa-Bagaza-Beurko» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztutako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Santa Teresa-Bagaza-Beurko» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean, «Bagatza» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Barakaldoko udalerrian (Bizkaia), Askatasuna etorbideko 58. zenbakian dago, eta 48012097 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala