Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1283

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 25ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, zeinarekin argitara ematen baita otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan -2014ko ekitaldiari doakionez- emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen Programa).

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen erregimena arautzen da (Itsaspen Programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren bitartez, 2014ko ekitaldiari dagokionez aipatu laguntzetarako deialdia egiten da, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekitzen.

Aipatu dekretuko 11.5 artikuluan ezartzen denez, laguntzen onuradun atera diren pertsonen zerrenda EHAAn argitaratuko da -publikotasunaren ondorioetarako-; hargatik eragotzi gabe laguntzak ebazten duen ebazpena banan-banan jakinaraztea. Guztiarekin ere, emandako zenbatekoak ere adieraziko dira.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan -2014ko ekitaldiari doakionez- emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda argitara ematea. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen Programa).

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala