Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1282

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kontura 2014an esleitu diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindu diren laguntzen informazioa.

Administrazioaren diru-laguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta kontuan hartuta 2014. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela –eta banan-banan jakinarazi– Feaga/Nbef funtsaren kontura finantzaturiko diru-laguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla diru-laguntza horien inguruko datuak.

Kontuan izan behar da, halaber, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2010eko azaroaren 9ko epaiak baliogabetzat jo zituela erkidegoko araudiko aginduak, Feaga/Nbef funtsaren onuradun diren pertsona fisikoen gaineko informazioa argitaratzeari dagokionez. Hori dela eta, argitaratuko diren datuak pertsona juridikoenak bakarrik izango dira.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2014an Feaga/Nbefren kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak Interneteko www.euskadi.net helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea (Eusko Jaurlaritzaren sailak / Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila / Nekazaritza eta Abeltzaintza / Erakunde Ordaintzailearen ordainketak).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala