Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1281

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen dira beherago 2014ko ekitaldiko onuradunen zerrendak, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako markoaren barruan («Elkarteak» Programa). 233/2011 Dekretu hori honako honi buruzkoa da: EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioei buruzkoa.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuak («Elkarteak» Programa) honako helburu hau du: EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzea.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuko («Elkarteak» Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoan honako hau aureikusten da: aureikusitako laguntzen gaineko ebazpena banan-banan jakinaraztaea eragotzi gabe, arlo egokiko zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko dira dekretu honen markoko diru-laguntzak eta onuradunak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bitartez, 2014ko ekitaldiari dagokionez, iragarri egiten da EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, zehazki, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunaren Antolarauen Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan honako hau ezartzen da: diru-laguntzen onuradunak argitara emateko obligazioa.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUGU:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduan oinarriturik, 2014ko ekitaldian zehar emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea, jende oro jakinaren gainean izan dadin. 2014ko uztailaren 30eko agindu horren bitartez, 2014ko ekitaldiari dagokionez, iragarri egiten da EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, zehazki, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan. Aipatutako zerrenda ebazpen honetako eranskinean jasotzen da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailbuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala