Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1278

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 12koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena.

2015eko otsailaren 11ko Aginduaren (EHAA, 2015eko otsailren 18koa) bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesura.

Eskabideak betetzeko epea amaitu ondoren, izangai onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen da, aipatutako deialdiak 4. Oinarrian xedatutakoaren arabera.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan izangai onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda. Kanpoan utzitakoen kasuan arrazoia adierazten da.

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak»: > «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea hautatu) > «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak») – «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren kontra, hamar laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; edo zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo utzi duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak antzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 12a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala