Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1277

343/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari dagokion kontratazio-mahaia sortzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, Ente publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, beharrezkotzat jotzen diren kontratazio-mahaiak eratuko ditu, ente publikoaren erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio–organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluak xedatutako jarraibideak kontuan izanda.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak hauxe ezartzen du:

«Sortuko diren kontratazio-mahaiek, nolanahi ere, kide hauek izango dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendaria, kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.

c) Erakundeari atxikitako letraduen edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik kontratazio-organoak izendatutako kide-idazkari bat, mahaiko lege-aholkulari eta idazkari lanak egingo dituena, eta hitza eta botoa edukiko dituena.»

Osakidetza ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez (2015eko urtarrilaren 26ko EHAA, 16. zk.), Gipuzkoako Osasun Barrutian Donostialdea Erakunde Sanitario Integratua sortzen da, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundeek eta horren erreferentziazko eremuaren lehen mailako arretako unitateek osatzen dutena.

Kontuan hartu behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutu sozialek ezarritako prozedura eta kontratazio administratiboaren plangintza– eta betearazte–beharrizan atzeraezina, betiere Donostialdea Erakunde Sanitario Integratua bateratzea eta integrazioa gauzatzeko asmotan.

Aipatutako guztiagatik, zuzendaritza nagusi honek, legez emandako ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Donostia Unibertsitate Ospitaleko eta bere eremuko erreferentziazko lehen mailako arretako unitateen kontratazio-mahaiak eratzeko aurreko ebazpen guztiak baliogabetzea, eta aurrekoa ordezkatuko duen beste mahai bat eratzea, honela osatuko dena:

Mahaiburua:

Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria

Ordezkoak:

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria

Pertsonaleko zuzendaria

Pertsonaleko, Aurrekontuetako eta Kudeaketa-kontroleko zuzendariordea

Zuzendari medikoa

Erizaintzako zuzendaria

1. Mahaikidea:

Titularra: Teresa Rodríguez Arrondo

Ordezkoak:

Purificación Martínez Martínez

Virginia Pérez González

Rosa Cortabarria Guarde

Begoña Hernández de la Fuente

2. Mahaikidea:

Titularra: M.ª Carmen Corcuera Gamecho

Ordezkoak:

Pedro Carrión Valero

Mertxe Cabañas Izaguirre

Josune Elorriaga Rodríguez

Rosa Puente Mintegui

Mahaikidea Idazkaria:

Titularra: David Samprón López

Ordezkoak:

Victoria Velasco Alonso

Luis Javier Ronco Navarro

Ana Martínez Alonso

M.ª Begoña Antxustegi Bengoetxea

Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107., 114. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera (4/1999 Legeak aldatua), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala