Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1104

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 331/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 331/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Bide Onera Vasca Sociedad Cooperativa Limitadak eskatuta, Juan Carlos Bailez Melendoren aurka. Hitzezko judizio horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

198/2014 EPAIA

Epailea: Olga Ahedo Peña.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko abenduaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Bide Onera Vasca, Sociedad Cooperativa Limitada.

Abokatua: Gerardo Ariztimuño Quintanilla.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: Juan Carlos Bailez Melendo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Basterrechea prokuradoreak, Bide Onera Vasca, Sociedad Cooperativaren izenean eta ordezkaritzan, Juan Carlos Bailez Melendoren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 3.079,47 euro eta zenbateko horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen hau eman artekoak, eta ebazpena eman den egunetik hasi eta ordainketa guztia egin artekoak, bi puntu gehituta. Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza, dagozkien autoei eransteko. Gera bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Carlos Bailez Melendo demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko otsailaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala