Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1023

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren deialdia ebazten duena. Agindu horrek garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde erkideei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen du.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde erkideei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzendutako 2014ko ekitaldiko diru-laguntzak iragarri ziren. Aipatutako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2014ko ekainaren 30ean (122. zenbakia).

2014ko uztailaren 31n, eskaerak aurkezteko epea amaitu zen, eta, Ingurumen Sailburuordetzak 158 eskaera jaso ditu.

2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 15. artikuluari jarraikiz, berariaz sortutako organo ebaluatzaileak diru-laguntzen eskaerak aztertu eta ebaluatu ditu, eta kasuan kasuko ebazpen-proposamena egin du, esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituta, eta agindu hori aplikatuta diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak, diru-laguntzen zenbatekoa, ezeztatutako eskaerak eta ezeztatzeko arrazoiak zehaztu ditu.

Deialdiaren 18.2. artikuluarekin bat, onuradunen batek uko egiten badio jasotako diru-laguntzari, ebazpenak zehaztuko du zein den lehentasun-hurrenkera, hasiera batean aurrekontu-zuzkidura faltagatik diru-laguntzarik gabe geratu diren proiektuei diruz laguntzeko.

2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 4.2 artikuluari jarraikiz, eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako, aipatutako jardun-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahal izango zaio, organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Lurzoru kutsatuen lerrorako eta biodibertsitatearen lerrorako hasierako aurreikuspenetako aurrekontu-zuzkidura ez da agortu, eta Balioespen Epaimahaiak proposatu zuen soberakin hori atmosferaren lerrora bideratzea.

Diru-laguntzak arautzeko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, 11. artikuluan adierazitako dokumentuak aurkeztu ez dituztenei edota diru-laguntzak arautzen dituen aginduan xedatutako baldintzak betetzen dituztela justifikatu ez dutenei dokumentuak aurkezteko eskatu zaie.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren prozedura jakin batzuen tramitazio elektronikorako jarraibideak onartu zituen 2012ko azaroaren 27ko erabaki-proposamenean xedatutakoa betetzeko, diru-laguntzak arautzen dituen aginduak xedatu du bide telematikoetatik baino ez direla egingo bai diru-laguntzen eskaera bai ondorengo justifikazioa.

Galdames, Ondarroa eta Urduñako udalek uko egin diete lurzoru kutsatuen lerrorako aurkeztutako diru-laguntza eskaerei.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 90. artikuluaren arabera, interesatuak uko egin ahal izango dio bere eskaerari eta, lege beraren 91. artikuluarekin bat, Administrazioak erabat ontzat emango du ukoa.

Ingurumeneko sailburuordeak badu aginpidea ezartzeko, behin betiko, zein diren pertsona onuradunak eta zein diren eman beharreko diru-laguntzen zenbatekoak, 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Deialdiaren aginduaren 17. artikuluaren arabera, bertan araututako diru-laguntzak, Eskolako 21 Agendaren lerrokoak izan ezik, lehiaketa bidez eman behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluarekin bat, eta 50 puntu baino gehiago jasotzen duten proiektuen lehentasun-ordena balioespen-fasean 50 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektu guztiak ordaintzeko nahiko aurrekontua ez dagoenean soilik hartuko da aintzat; beraz, lehenengo puntuazio altuena duten proiektuak ordainduko dira, jardun-lerro bakoitzerako dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.

Ikusirik Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Agindua, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde erkideei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak 2014ko ekitaldian ematea arautzen duena; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoa den gainerako arautegia, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotako entitateei diru-laguntzak ematea, eranskinean zehaztutako proiektuetarako eta zenbatekoen arabera.

Diru-laguntzak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira.

Bigarrena.– Uko egiteko eskaerak onartzea ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako entitateei, eta, beraz, eskaerei uko egin dietela deklaratzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 91. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduan xedatutakoarekin bat, ebazpen honetako III. eranskinean adierazitako erakundeen diru-laguntza eskaera ezeztatzea, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean, aurrekontu-zuzkidura faltagatik Aginduan aurreikusitako gehieneko ehunekoa hasieran eskuratu ez duten proiektuen lehentasun-hurrenkera ezartzea; era horretan, I. eranskinean ageri diren onuradunek uko egiten badiote diru-laguntzari, IV. eranskineko proiektuei ematekoa den diru-laguntzaren zenbatekoa igo ahal izango da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen bidez I. eranskinean zerrendatutako erakundeei emandako diru-laguntzen lehenengo ordainketa agintzea.

Diru-laguntzaren gainerako ordainketak jasotzeko, pertsona onuradunek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 22. artikuluan adierazitako baldintzei jarraikiz.

Halaber, pertsona onuradunek agindu horren 20. artikuluan eurentzat ezartzen diren betebeharrak bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea, interesatuei horren berri emateko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 18.1 artikuluaren arabera, eta diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publizitate-printzipioa betearaztea.

Zazpigarrena.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 19. artikuluaren arabera, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko nahitaez bete behar diren baldintzen agiria onuradunei banan-banan jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen; beraz, Ingurumen, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari gorako errekurtsoa jar dakioke, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.

Absentziaz, (196/2013 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria),

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala