Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
541

IRAGARKIA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko garraio publiko kolektiboaren modu-arteko planifikazioaren analisia egiteko zerbitzu kontratua lizitatzekoa.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Asanblada Orokorra.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Espedientea tramitatzen duen organoa: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

b) Espediente-zenbakia: E3/2014/05.

c) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.atgipuzkoa.com

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: kontratu honen xedea zerbitzu aditu bat kontratatzea da aholkularitza eta kontsulta lanak egiteko datuen analisiaren inguruan, big data deritzonaren gainean, datuen prozesatze eta horren ondorengo azterlanetan, DAFO identifikazioetan, KPIak sortzerakoan, erredundantzien analisi adituan, garraio-aldatzeetan, baliabide eta ordutegien optimizazioan, errentagarritasunetan, masifikazio puntuetan, eskari gailurretan, zerbitzuen errefortzu beharretan...eta, aditua ere, hala nola, garraio publikoaren planifikazioan Tarifa-Sistema Bateratua/Mugi Sistemaren baitan modu-arteko garraio publikoaren planifikazioaren azterlana egiteko.

c) Loteak: ez.

d) Kontratuaren iraupena: 24 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: hainbat irizpide. Ikusi Klausula Administratibo Berezien I. eranskineko 7. zk.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 105.883 euro.

BEZa (% 21): 22.235,43 euro.

Zenbatekoa, guztira: 128.118,43 euro.

5.– Bermeak.

a) Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

b) Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5a (BEZik gabe).

6.– Dokumentazioa eta informazioa hartzeko tokia.

a) Bulegoa: GGLA erakundearen bulegoa.

Helbidea: Easo 74.

Udalerria: Donostia.

Telefonoa / Fax zk.: 943 00 59 59 / 943 00 55 77.

b) Web orria: www.atgipuzkoa.com

c) E-mail: autoridadtransportegipuzkoa@atgipuzkoa.com

7.– Kontratistaren betebehar bereziak:

a) Sailkapen maila: ez da sailkapenik eskatzen.

b) Kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko-profesionala: ikusi baldintza administratibo berezien orria.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-03-02.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Lizitatzaileak, halakoetan, proposamena postetxean ipini zueneko data egiaztatu beharko du; eta egun horretan bertan, eskaintza egin izana jakinaraziko dio kontratazio organoari, posta elektronikoaz edo faxez. Proposamenak aurkezteko epea bukatuta gero bidalitako e-mail edo fax bidezko egiaztagiria duten eskaintzak ez dira onartuko.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo berezien orrian zehazturiko agiri guztiak aurkeztuko dira, bertan adierazten den bezala 3 gutunazaletan sartuta.

c) Aurkezteko tokia: klausula berezien I. eranskineko 2. zk.

d) Hautabideen onarpena: ez.

9.– Eskaintzak zabaltzea:

a) Helbidea: Easo 74, 1. Solairua, 20006 Donostia.

b) Data eta ordua:

2015eko martxoaren 17an goizeko 11:00etan.

2015eko apirilaren 16an eguerdiko 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunaren kontura, 3.000 euroko gastua gehienez.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 19a.

Idazkaria,

SEGUNDO DIEZ MOLINERO.


Azterketa dokumentala