Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
540

IRAGARKIA, zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko, Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Lasti, S.A. enpresari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia, Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.

Izapidegilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana