Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
537

IRAGARKIA, administrazio-dokumentuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko lanak egingo dituzten enpresak aukeratzeko (gehienez ere, hiru enpresa) oinarrizko akordioaren kontratua formalizatzeari buruzkoa (23/14 P.I.).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Unibertsitate Campusa: E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01. Faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: 23/14 P.I.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Kontratu-mota: zerbitzua.

b) Helburuaren deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

c) Lotetan zatitzea eta kopurua: ez.

d) Noiz argitaratu den espedienteko lizitazio-iragarkia: 2014ko uztailaren 14an.

3.– Esleipenaren tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, guztira: espedientea gauzatzeko gehienezko aurrekontua zehaztea ezinezkoa ez bada ere, orientazio modura, 2013an administrazio-dokumentuak itzultzeagatik fakturatutako zenbatekoa adierazi da. Zenbateko hori honako hau izan zen: 143.161,98€, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko abenduaren 12an.

b) Noiz argitaratu den kontratatzailearen profilean: 2014ko abenduaren 18an.

c) Kontratista: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, Euskalgintza Bulegoa Itzulpenak, S.L. eta Bitez, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezio bidez.

6.– Noiz formalizatu den kontratua.

a) Kontratuaren data: 2015eko urtarrilaren 13an.

7.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2015eko urtarrilaren 21a.

UPV/EHUren 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala