Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
536

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Drgfinder eta Core Groupin softwareen lizentziak Osakidetzaren sareko zentroetan erabiltzen uzteko» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Erakunde Zentrala, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala – Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/160/20/1/0136/OSC1/0000/012015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Drgfinder eta Core Grouping softwareen lizentziak Osakidetzaren sareko zentroetan erabiltzen uztea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko era.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 112.000 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 112.000 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: bai. Esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko tokia: Erakunde Zentrala, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokionez: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko otsailaren 23a, 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula berezien pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun, proposamen ekonomikoak ireki eta hurrengo egunetik hasita, eta hamabost egunetan luzatuta 152.3 artikuluan (balio anormalak edo neurrigabeak) aipatutako izapideak jarraitu behar direnean.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula berezien pleguaren karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 100.

Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Eskaintze ekonomikoa irekitzea: Erakundea: Erakunde Zentrala. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Noiz: 2015eko martxoaren 3a, 12:15ak.

11.– Bestelako argibideak: esleipena egiteko irizpideak iragarki honetako 9. puntuan adierazitakoak dira, eta administrazio-klausula berezien pleguaren 30. atalean zehaztutakoaren arabera baloratuko dira.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (456,95 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 26a.

Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana