Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2014ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5515

AGINDUA, 2014ko abenduaren 11koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen zenbatekoa ezartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginak dioenaren arabera (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen), prezio publikotzat joko dira zuzenbide publikopeko jardueren edo zerbitzuen trukean ematen diren diru-sariak, baldin eta tasa ez badira.

Testu bategin beraren 31. artikuluak ezartzen du prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzuak eta jarduerak dekretu bidez ezarriko dituztela, elkarrekin, Ogasun arloan eskumena duen sailak eta kasuan kasuko sailak, hots, zerbitzuak zuzenean ematen dituen sailak edo zerbitzuak ematen dituen erakundearen gaineko sailak.

Hori guztia betetzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretua onetsi zen. Bada, dekretu horren eranskineko 17. puntuan dago zehaztuta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak zein berariazko zerbitzuren ordainetan eska ditzakeen prezio publikoak.

Era berean, arestian aipatu den testu bategineko 33. artikuluan xedatutakoaren arabera, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio, agindu bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen zenbatekoa ezarri edo aldatzea, eta, aurretiaz, txosten loteslea egin beharko du Ogasun arloan eskumena duen sailak.

Horregatik guztiagatik, testu bateginak emandako ahalmenak erabiliz, eta Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen zenbatekoa ezartzea.

2. artikulua.– Euskara irakastea.

1.– Euskara ikastaroak. Hasierako mailetatik 3. hizkuntza-eskakizunaren pareko mailetara bitarteko ikastaroek, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren barruan ez diren administrazio publiko, entitate eta erakundeetako langileentzat badira, zenbateko hauek izango dituzte:

a) Ikasle-talde bakoitzeko:

1) Euskaltegi publikoek euskaltegiaren lokaletan emandako ikastaroak, 110,38 euro ordu eta taldeko.

2) Euskaltegi publikoek administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak, 101,19 euro ordu eta taldeko.

3) Homologaturiko euskaltegi pribatuek euskaltegiaren lokaletan emandako ikastaroak, 78,27 euro ordu eta taldeko.

4) Homologaturiko euskaltegi pribatuek administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak, 71,75 euro ordu eta taldeko.

5) Astebeteko egonaldiak barnetegian (mantenu eta ostaturik gabe), 2.065,63 euro taldeko.

b) Ikasle bakoitzeko (matrikula librea):

1) Euskaltegi publikoetan, 9,20 euro orduko.

2) Hiriburuetako euskaltegi pribatu homologatuetan, 6,52 euro orduko.

3) Herrietako euskaltegi pribatu homologatuetan, 4,99 euro orduko.

c) Barnetegietako ikastaroak:

1) 2 edo 3 asteko ikastaroak (mantenua eta ostatua barne), 1.030,89 euro ikasle eta ikastaroko.

2) 4 asteko edo hilabeteko ikastaroak (mantenua eta ostatua barne), 1.391,69 euro ikasle eta ikastaroko.

2.– Euskara ikastaroak. 4. hizkuntza-eskakizunaren pareko mailako ikastaroek, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren barruan ez diren administrazio publiko, entitate eta erakundeetako langileentzat badira, zenbateko hauek izango dituzte:

a) Euskaltegi publikoetan:

1) Ikastaro osoak (talde-saioak eta tutoretzak), 3.040,00 euro ikasle eta ikastaroko.

2) Talde-saioak, 1.390,00 euro ikasle eta ikastaroko.

3) Tutoretzak, 1.650,00 euro ikasle eta ikastaroko.

b) Euskaltegi pribatuetan:

1) Ikastaro osoak (talde-saioak eta tutoretzak), 2.150,00 euro ikasle eta ikastaroko.

2) Talde-saioak, 980,00 euro ikasle eta ikastaroko.

3) Tutoretzak, 1.170,00 euro ikasle eta ikastaroko.

3. artikulua.– Beste prestakuntza-jarduera batzuk.

1.– Erakunde bateko langileen prestakuntza-beharren diagnostikoa edo azterketa egiteko zenbatekoa honako hau izango da:

a) 100 langile baino gutxiagoko erakundea: 1.500 euro.

b) 100 eta 300 langile arteko erakundea: 2.500 euro.

c) 301 eta 999 langile arteko erakundea: 4.000 euro.

d) 999 langile baino gehiagoko erakundea: 6.500 euro.

2.– IVAPek antolatzen dituen prestakuntza-jardueretarako matrikula zehazteko orduan, zenbat ordu irauten duten hartuko da kontuan. Hona hemen:

(Ikus .PDF)

Hainbat prestakuntza-mota eskaintzen duten prestakuntza-planen kasuan (lanposturako prestakuntza, karrera profesionala egiteko prestakuntza, barne-igoerarako prestakuntza eta antzekoak), IVAPek aukera eskainiko du prestakuntza-jarduera horietan parte hartzen duten pertsonen prestakuntza-orduak metatzeko, matrikula bakarra egin dadin pertsona, prestakuntza-mota eta prestakuntza-plan bakoitzeko.

3.– Jardunaldi espezializatuetako matrikularen zenbatekoa 207,00 eurokoa izango da.

4.– Zenbateko horiek % 25 garestituko dira baldin eta jardueraren ezaugarri bereziak direla-eta (gaia, irakasteko erabiliko den hizkuntza etab.) irakasle eta teknika bereziak behar badira (ordenagailuak, bideo-kanoia, aldibereko itzulpena etab.).

5.– Zuzendaritza-trebetasunak garatzeko espezializazio-prestakuntzako jardueren matrikulari dagokionez, 21,00 euro ordainduko da aurrez aurreko prestakuntza-ordu bakoitzeko, eta 12,00 euro lineako prestakuntza-ordu bakoitzeko.

6.– Prestakuntza-ikastaroak eta/edo -jarduerak beste erakunde batzuekin batera antolatzen badira, erakundeetako bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera zehaztuko dira matrikulak. Oinarrian, hala ere, aipatutako prezio publikoak izango dira. Gainera, parte hartzaileen gutxieneko kopurua zehazteko aukera egongo da, eta, kopuru horretara iristen ez bada, lehenago aipaturiko erakundeak ordainduko ditu matrikulak.

7.– Administrazio publikoetan prestakuntza-planak aurrera eramateko hitzarmen edo akordioen baitan IVAPek antolatutako ikastaroetan parte hartzaileen kopurua handia baldin bada, IVAPek administrazio horiei eskatu ahal izango die ikastaroa aurrera eraman eta egitea benetan kostatu zaiona ordaintzeko.

8.– Enpresei, elkargo profesionalei eta Administraziokoak ez dien entitateei emandako prestakuntza-jarduerei dagokienez, jarduera eskatu duen enpresa edo entitateak ordaindu beharko ditu, beti, ordainsariak, lokalen alokairuak eta antzeko gastuak. Enpresa, entitate edo/eta, hala badagokio, elkargo profesionalak, aipatutako gastuez gain, antolatutako jarduerara bertaratzea aurreikusi den pertsona kopuruaren gutxienez herenaren matrikulak ere ordaindu beharko ditu, aurreikuspen hori bete zein ez.

9.– Doakoa izango da administrazio publikoetan diharduten langileen intereseko informazioa zabaltzea helburu duten jardunaldietan parte hartzea, bai eta IVAPek estrategikotzat jotzen dituen prestakuntza-ekintzetan parte hartzea ere. Halaber, erakunde baten prestakuntza-beharren diagnostikoa IVAPek estrategikotzat jotzen duenean ere, ez da ezer ordaindu beharko.

4. artikulua.– Itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak.

Hona hemen itzulpen-zerbitzuen zenbatekoak:

1.– Itzulpen-zerbitzua:

a) Garrantzizko itzulpenak: Administrazio-hizkera garatzeko interesgarriak diren testuak dira. Halakotzat hartuko dira Legebiltzarreko agerpen, txosten eta erantzunak, lege-proiektuekin lotutako txostenak, dekretu-proiektuak, Jaurlaritzaren plan eta programak, EABJaren txosten eta oroitzak, lege-testuak eta EHAAn argitaratzeko diren testu guztiak.

1) Gaztelaniatik euskarara: 0,0358 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Euskaratik gaztelaniara: 0,0179 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

b) Testu arruntak, hemen ezarritako beste bi testu-moten barruan sailkatu ezin direnak.

1) Gaztelaniatik euskarara: 0,0520 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Euskaratik gaztelaniara: 0,0260 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

c) Testu errazak edo estandarrak, eskatu dituen administrazioan bertan egin litezkeenak, hala nola ofizioak, aktak eta gutunak.

1) Gaztelaniatik euskarara: 0,0813 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Euskaratik gaztelaniara: 0,0406 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

2.– Itzulpenak berrikusteko zerbitzua.

a) Garrantzizko itzulpenak: Administrazio-hizkera garatzeko interesgarriak diren testuak dira. Halakotzat hartuko dira Legebiltzarreko agerpen, txosten eta erantzunak, lege-proiektuekin lotutako txostenak, dekretu-proiektuak, Jaurlaritzaren plan eta programak, EABJaren txosten eta oroitzak, lege-testuak eta EHAAn argitaratzeko diren testu guztiak.

1) Gaztelaniatik euskarara: 0,0214 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Euskaratik gaztelaniara: 0,0107 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

b) Testu arruntak, hemen ezarritako beste bi testu-moten barruan sailkatu ezin direnak.

1) Gaztelaniatik euskarara: 0,0371 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Euskaratik gaztelaniara: 0,0185 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

c) Testu errazak edo estandarrak, eskatu dituen administrazioan bertan egin litezkeenak, hala nola ofizioak, aktak eta gutunak.

1) Gaztelaniatik euskarara: 0,0540 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Euskaratik gaztelaniara: 0,0270 euro hitzeko, BEZa barne (% 21).

3.– Itzulpenen baliokidetasun juridikoa ziurtatzeko zerbitzua: 0,0216 euro hitzeko, BEZa barne (% 21). Testuak zuzenketarik behar badu, testua berrikusteagatik ordaindu beharreko prezioa gehituko zaio prezio horri, betiere kasuan kasuko testu-motari dagokion neurrian.

4.– Zailtasun bereziagatiko gainordaina. Zenbateko horiek % 25 garestituko dira baldin eta testuak zientifiko-teknikoak eta ikerketakoak edo sormenekoak baldin badira. Hala ere, testuaren esparru zientifiko-tekniko hori Administrazio Publikoaren Zientziari badagokio, ez da prezioa garestituko.

5.– Presagatiko gainordaina. Premiazko lanak agintzen direnean, % 40 garestituko dira adierazitako zenbatekoak.

6.– Gutxieneko zenbatekoa. Adierazitako zerbitzuengatik ordaindu beharreko gutxieneko zenbatekoa 25,00 eurokoa izango da, BEZa barne (% 21). Salbuetsita daude EHAAn argitaratzeko diren testu guztiak.

7.– Doako zerbitzuak. Zerbitzuok dohainik emango dira testuak araugileak direnean, erreferentziatzat hartzeko modukoak direnean eta/edo, IVAPen iritziz, zeresan handia dutenean administrazio-hizkera garatzeko.

8.– Aurrez osorik edo zati batean itzulitako testuen itzulpena.

Itzuli beharrekoa mila hitzetik gorako testua izan, eta itzulpen-memorietan baldin badago, honela kobratuko da:

a) Errepikapenak eta % 95 eta % 100 arteko kointzidentzia duten itzulpen-unitateak: hitzeko prezioaren % 50.

b) % 85 eta % 94 arteko kointzidentzia duten itzulpen-unitateak: hitzeko prezioaren % 80.

c) % 85etik beherako kointzidentzia duten itzulpen-unitateak: hitzeko prezioaren % 100.

9.– Hona hemen IVAPek eskaintzen dituen interpretazio-zerbitzuen zenbatekoak:

a) Interpretazio-lanak biltzar, jardunaldi, sinposium, topaketa eta antzekoetan:

1) Administrazioak antolatu dituen eta programa barruan euskarazko parte-hartzeren bat aurreikusita duten biltzar eleaniztunak:

A.– Egun osoa (7 ordu): 270,53 euro interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

B.– Egun erdia (4 ordu): 153,33 euro interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

C.– Beste ordu bakoitzeko (ordubete edo zatikia): 62,43 euro interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Administrazioak antolatu dituen eta programa barruan euskarazko parte-hartzerik aurreikusita ez duten biltzarrak:

A.– Egun osoa (7 ordu): 538,87 euro interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

B.– Egun erdia (4 ordu): 308,87 euro interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

C.– Beste ordu bakoitzeko (ordubete edo zatikia): 122,67 euro interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

Programa barruan euskarazko parte-hartzerik aurreikusita ez duten biltzarren zenbatekoa hartuko da erreferentzia moduan partikularrek enkargatutako lanen zenbatekoa kalkulatzeko.

b) Interpretazio-lanak bilera, negoziazio-mahai, ahozko epaiketa eta antzekoetan:

1) Euskal Autonomia Erkidegoan: 62,43 euro orduko interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

2) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 122,67 euro orduko interprete bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

c) Interpretazio-lanen gutxieneko prezioa:

1) Euskal Autonomia Erkidegoan: 122,67 euro, BEZa barne (% 21).

2) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 245,34 euro, BEZa barne (% 21).

5. artikulua.– Hautaketa eta Hizkuntza Ebaluaketako Zerbitzuak.

Hona hemen IVAPek eskaintzen dituen hautaketa eta hizkuntza-ebaluaketako zerbitzuen zenbatekoak:

a) Teknikarien laguntza: 49,00 euro lanorduko, BEZa barne (% 21).

b) Erantzun irekiko azterketa-proposamenak idaztea, azterketa praktikoak idaztea, zuzentzea eta ebaluaketa-txostenak egitea:

1) Errazak: 37,00 euro lanorduko, BEZa barne (% 21).

2) Tartekoak: 48,00 euro lanorduko, BEZa barne (% 21).

3) Zailak: 61,00 euro lanorduko, BEZa barne (% 21).

c) Aukera anitzeko galderen proposamenak prestatzea:

1) A-B titulazio-taldeak: 19,00 euro galderako, BEZa barne (% 21).

2) C-D titulazio-taldeak: 11,00 euro galderako, BEZa barne (% 21).

3) E titulazio-taldea: 8,00 euro galderako, BEZa barne (% 21).

d) Laguntza materiala:

1) Hautaketa-prozesuen kudeaketarako aplikazio informatikoaren erabilera lagatzea: 1.500,00 euro, BEZa barne (% 21).

2) Ariketa objektiboak makina bidez zuzentzea: 0,60 euro azterketako, BEZa barne (% 21).

3) Azterketen konposizioa eta fotokopiatzea: 0,08 euro orriko, BEZa barne (% 21).

Ohiz kanpo, lana bereziki zaila bada eta/edo premiaz egin beharrekoa bada, gehienez % 50 garestituko dira 5. artikuluan azaldutako tarifa guztiak.

e) Doakoak izango dira honako zerbitzu hauek:

1) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrerako eta administrazio-erakunde autonomoetarako funtzionarioak eta lan-kontratupeko langileak aukeratzeko zerbitzua.

2) Kanpo-hornitzaileak bilatzeko IVAPek egindako bitartekaritza-lanak; horrelakoetan, zerbitzuen kostu erreala kobratuko da, zerbitzuak egin dituzten enpresen fakturak oinarri hartuta.

6. artikulua.– Bestelako zerbitzuak.

1.– Irakurgailu optikoz egindako zuzenketak: 0,60 euro ariketako, BEZa barne (% 21).

2.– Irakurgailu optikoz zuzentzeko informatikarien laguntza: 49,00 euro lanorduko, BEZa barne (% 21).

3.– IVAPeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko funtsen eta dokumentazioaren fotokopiak:

a) 0,08 euro A4 orrialde bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

b) 0,16 euro A3 orrialde bakoitzeko, BEZa barne (% 21).

7. artikulua.– Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria.

1.– Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren urteko harpidetzaren zenbatekoa 62,40 eurokoa izango da, BEZa barne (% 4).

2.– Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria aleka saltzeko, 26,00 euroko prezioa zehaztu da, BEZa barne (% 4).

3.– Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria doan eskura daiteke formatu digitalean, sarean.

8. artikulua.– Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria.

1.– Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria aleka saltzeko, 26,00 euroko prezioa zehaztu da, BEZa barne (% 4).

2.– Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria doan eskura daiteke formatu digitalean, sarean.

9. artikulua.– Beste argitalpen batzuk.

Hona hemen IVAPen argitalpen berriak, berdin paperean nahiz euskarri elektronikoan egonik ere, saltzeko prezioak:

(Ikus .PDF)

10. artikulua.– Hobariak argitalpenen prezio publikoetan.

Argitalpenen salmentagatiko prezio publikoetan, metagarriak ez diren honako hobari hauek aplikatuko dira:

1.– Ezarritako prezioaren ehuneko hamarreko hobaria aplikatuko zaie argitalpenak azoketan, Eusko Jaurlaritzaren standetan, eskuratzen dituztenei.

2.– Ehuneko hogeiko hobaria aplikatuko zaie argitalpenak Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiko liburu-dendan erostean Gazte Txartela aurkezten dutenei.

3.– Ezarritako prezioaren ehuneko berrogeita hamar eta ehuneko hogeita hamar aplikatuko zaie, hurrenez hurren, banatzaileei eta liburu-saltzaileei.

11. artikulua.– Ordaintzeko epea eta modua.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zuzenbide publikoko diru-sarreren erregistro eta kobrantza automatikoaren inguruan unean-unean indarrean den araudiaren arabera egingo dira ordainketak, administrazioaren ordainketa eta kobrantzen sistema integralaren bitartez.

2.– Prezio publikoen guztizko zenbatekoa aurretiaz ordaintzeko eskatu ahal izango da, eskaera egiteko unean, ondasunak eman aurretik edo eskatzea justifikatzen duten zerbitzuak ematen hasten direnean ordaintzeko, hain zuzen ere.

3.– Administrazioak ordainketa-ziurtagiri bat eman beharko du. Bertan, gutxienez, datu hauek adierazi beharko ditu:

a) Zein organok egin duen.

b) Zordunaren izen-abizenak edo sozietate-izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta guzti.

c) Helbidea.

d) Kontzeptua.

e) Prezio publikoaren zenbatekoa, zein hobari aplikatu den –halakorik egon bada– eta zein egunetan kobratu den.

f) Balio erantsiaren gaineko zerga.

4.– Prezio publikoen zenbateko osoa edo horren zati bat aurretiaz ordaintzeko eskatzen ez denean, jakinarazpenaren eragin berberak izango dituzte prezioen kitapenetan emango diren ordainketa-ziurtagiriek, baina, horretarako, beste datu hauek ere adierazi beharko dituzte:

a) Zein inpugnazio egin daitekeen, zein organotan, eta zein epetan.

b) Zorra non, zein epetan eta nola ordaindu behar den.

5.– IVAPeko liburutegi eta dokumentazio zentroko funtsen eta dokumentazioaren fotokopiak eskudirutan ordainduko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Agindu honek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zerbitzuek betetzen dituzten jardueren prezio publikoak finkatzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 18ko Agindua indargabetzen du, agindu horren 8. artikuluan ezarritakoa izan ezik.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 11.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala