Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5265

IRAGARKIA, 48A001-43-2014 ES zk.ko zehapen-prozeduraren gainean, zehapen-espedientea irekitzeko, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak emandako Ebazpena -2014-09-08koa- jakinarazteko dena, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egotzita.

Descanso Makrosofa S.L.ri izapidetutako espedienteari dagokion irekitze-ebazpena jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:

Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, interesdunek Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dutela bost eguneko epean (Errekalde zumardia 39A, Bilbao), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituztela, agertzen direnetik hamabost eguneko epean.

Bilbao, 2014ko azaroaren 12a.

Kontsumoko koordinatzailea,

XABIER ALBERDI LAZCURAIN.


Azterketa dokumentala