234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5264
IRAGARKIA, 48A001-23-2014 ES zk.ko zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak -zehapen-espedientea ebaztearren- egindako proposamena, 2014ko urriaren 10ekoa, jakinarazteko dena, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 artikuluan tipifikatutako arau-hausteak egotzita.
Alvaro González Ramos-i Izapidetutako espedienteari dagokion ebazpen-proposamena jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:
Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Errekalde zumardia 39A, Bilbao), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, agertzen direnetik aurrerako hamabost eguneko epean.
Bilbao, 2014ko azaroaren 12a.
Kontsumoko koordinatzailea,
XABIER ALBERDI LAZCURAIN.