Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5260

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, honako xede hau duen obra-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: Bilboko Arangoitin, 130.02 egikaritze-unitatean, P-1 lursailean, 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzea (C01/004/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Politika Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea.

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 89 72.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Helbide elektronikoa: n-garechana@ej-gv.es

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-01-18.

d) Espedientearen zenbakia: C01/004/2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: obrak.

b) Deskripzioa: Bilboko Arangoitin, 130.02 egikaritze-unitatean, P-1 lursailean, 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Bilboko Arangoiti, 130.02 egikaritze unitatea, P-1 lursaila.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 24 hilabete.

f) Luzapenik: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 45211000-9.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak.

1) Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak.

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 60 puntu.

Formula:

Puntuazioa = 60 x (PML – PO) / (PML – POMV)

PML: lizitazioaren gehienezko prezioa

PO: eskainitako prezioa

POMV: eskaintzarik onuragarrienaren prezioa.

2) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

Haztapena: 40 puntu.

Obra-antolaketaren memoria.

Azpiirizpideak:

1) Obrak gauzatzeko erabiliko den metodologia: gehienez 14 puntu.

2) Obren programazioa: gehienez 12 puntu.

3) Obra-gunearen antolaketa: gehienez 8 puntu.

4) Ingurunearekiko eraginak eta interferentziak gutxitzen dituzten neurri zuzentzaileak: gehienez 6 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.388.802,83 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 4.388.802,83 euro; guztizko zenbatekoa: 4.827.683,11 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): 5.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): bai; C, 2, e.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen plegua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-01-19, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: elektronikoki eta paperez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Helbide elektronikoa: n-garechana@ej-gv.es

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoak ez diren irizpenei (C gutun-azala) eta irizpen automatikoei (B gutun-azala) buruzko eskaintzak irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Data eta ordua: C gutun-azala: 2015-02-09, 12:00etan. B gutun-azala: 2015-03-17, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 28a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala