Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5257

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 791/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 791/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Opacua, S.A.

Abokatua: Zubeldia Moneo Maria.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Jaraunspen-Erkidegoa – doña Maria Aurora Ortiz de Urbina Ruiz De Larrearen jaraunspen jasogabea.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-13an. Hona hemen epaitza:

202/2014 EPAIA

Epailea: Maria Estela San Miguel Gallo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Opacua, S.A.

Abokatua: Maria Zubeldia Moneo.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Alderdi demandatua: Jaraunspen-Erkidegoa – doña Maria Aurora Ortiz de Urbina Ruiz De Larrearen jaraunspen jasogabea.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak oro har.

EPAITZA

María Aurora Ortiz de Urbina Ruiz de Larrearen jaraunspen jasogabearen aurka, Cía Mercantil Opacua, S.A.ren izenean eta ordez Ana Rosa Frade Fuentes prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten da, eta demandatua honako hauek pagatzera kondenatzen dut: 17.013,93 euro, interesak eta prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0011 0000 04 0791 13) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko azaroaren hamahiruan.

Jarauspen-Ekidegoa–Herencia Yacente de doña Maria Aurora Ortiz De Urbina Ruiz De Larrearen jaraunspen jasogabea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala