Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5256

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 472/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 472/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ninco Desarrollos, S.L.

Abokatua: Susana Balado Gonzalez.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Demandatua: Model Diesco, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean 66/171 epaia eman zen, 2014-10-22an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Ninco Desarrollos, S.L. sozietateak aurkeztua, Palacios prokuradoreak ordezkaturik eta Gutiérrez letratuak lagundurik. Demanda hori auzi-ihesean den Model Diesco, S.L. sozietatearen (IFK: B 01229509) aurka aurkeztu zen.

Model Diesco, S.L. merkataritza-sozietatea kondenatzen dut Ninco Desarrollos, S.L. merkataritza-sozietateari 3.911,17 euro ordaintzera, gehi iragan 2014ko apirilaren 24tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa –3/2004 Legearen 7. artikulukoa–, demandaren laugarren gertakariaren likidazioen erreferentziako hiru printzipalen interesa, alegia.

Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluan aurreikusten den legezko interesa sortuko luke, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0010 0000 03 0472 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko urriaren hogeita bian.

Model Diesco, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala