Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. ZENBAKIKO EPAITEGIA
5254

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 392/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 392/2008 prozedura bideratu da, Fernando Ruiz Garciak eskatuta, Marcia Da Camara-ren aurka, auzigaia dibortzioa izanik. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

133/2014 EPAIA

Epailea: Jorge Alejandro Aguirregabiria Reyes jauna.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Fernando Ruiz García.

Abokatua: Juan Carlos Bracho Gilsanz.

Prokuradorea: Idoia Gandiaga Bergarecche.

Alderdi demandatua: Marcia Da Camara.

Fiskaltza.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Nik, Jorge Alejandro Aguirregabiria Reyesek, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenez, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko autoak, 392/08 DVC zenbakiaren pean erregistratuta daudenak. Epaitegi honetan bideratu dira auto horiek, Fernando Ruiz García jaunaren eskariz, Idoia Gandiaga Bergareche prokuradoreak ordezkatuta du eta Juan Carlos Bracho Gilsanz letratuak lagunduta, Marcia Da Camara auzi-iheslariaren aurka. Ministerio Fiskala parte izan da. Eta honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Funtsean baiesten dut Fernando Ruiz García jaunak Idoia Gandiaga Bergareche epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik sustatutako dibortzio-eskaria, auzi-ihesean den Marcia Da Camara andrearen aurkakoa. Ministerio Fiskala parte da. Beraz, honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Marcia Da Camara eta Fernando Ruiz García ezkontideek osatutako ezkontza deseginda dagoela dekretatzen dut, deklarazio horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztietarako Durangon (Bizkaia) egin zen ezkontza, 2002ko azaroaren 23an.

2.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira; ezkontideen arteko elkarbizitza eten egiten da, eta horrekin amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasunak lotzeko duen aukera, ezkontzako erregimen ekonomikoa desegin egiten baita.

3.– Behin betiko neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

A) Guraso-ahalari dagokionez, bi aldeek izango dute XXXXX adingabearen guraso-ahala.

B) Zaintza- eta jagoletza-erregimenari dagokionez, Fernando Ruiz García aitari esleitzen zaizkio XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza.

C) Ama eta XXXXX seme adingabearen arteko komunikazio- eta bisita-erregimenari dagokionez, XXXXX-k eskubidea izango du askatasunez komunikatzeko XXXXX adingabearekin.

D) Familia-zamak arindu eta bi ezkontideen seme-alabak mantentzeko, Marcia Da Camara andreak 100 euro ordaindu beharko ditu familia-zamekin laguntzeko. Hileroko lehen bost egunetan sartu beharko du zenbateko hori, aurreratuta, aitak zehazten duen banku-kontuan. Zenbateko hori eguneratuko da INEk edo horren ordezko erakunde ofizialak argitaratzen duen KPIren igoeraren arabera.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura, autoetan lekukotza nahikoa geratzen dela.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458 artikuluaren bigarren paragrafoa).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4850 0000 33 0392 08. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa prestatzean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Marcia Da Camara demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko azaroaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala