Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5253

EDIKTUA, banantze bati buruz bideratutako 84/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko banantzea. 84/2014.

Demandatzailea: Sonia Medrano Angulo.

Abokatua: Ernesto Amezua Astarloa.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Demandatua: Samson-Kayode Shobowale.

Gaia: adostasunik gabeko banantzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-10-28an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Sonia Medrano Angulok aurkeztutako demanda, Samson-Kayode Shobowaleren aurkakoa. Horrenbestez, honako erabaki hau hartzen dut: Sonia Medrano Anguloren eta D. Samson-Kayode Shobowaleren arteko ezkontza banantzea, desegite horrek berekin dakartzan lege-ondorio guztiak izanik.

Samson-Kayoderen eta Soniaren arteko harremanak, eta haien eta euren seme-alaba adingabeen artekoak, honako neurri hauen bidez arautuko dira:

1.– Adingabeko seme-alaben guraso-agintea, zaintza eta jagotea. Guraso-agintea bi gurasoek partekatuta izango dute, betiere adingabeen interesen alde eginda. Beraz, adingabeen osasunari, hezkuntzari eta hazkuntzari loturiko erabakiak eta horrelako gaiak elkarrekin adostu beharko dituzte.

2.– Bien seme-alaben zaintza eta jagotea Sonia Medrano Angulo amari esleitzen dizkiot. Adingabeak amarekin biziko dira familiaren egoitzan, gaur egun helbide honetan: Santa Ana kalea, 3 - 1. ezk., Ermua (Bizkaia).

3.– Seme-alaben mantenu-pentsioa. Aitak hilean 300 euroko mantenu-pentsioa ordaindu behar du, bion bi seme-alabentzat. Hileroko lehen bost egunetan sartu beharko du zenbateko hori, aurreratuta, amak zehazten duen banku-kontuan. Mantenu-pentsio hori urtero emendatu beharko da, KPIren arabera edo haren ordezko erakunde batek adierazitako aldakuntzekin bat.

Era berean, guraso bakoitzak seme-alaben ezohiko gastuen % 50 ordainduko du, betiere aurretik eta modu frogagarrian beste gurasoari galdetuta eta guraso biek onartuta.

4.– Bisita-araubidea. Amak adingabeen zaintza eta jagotea duenez, aitak ondoren adierazitako bisita-araubidea izango du, gutxienez; izan ere, badago araubidea zabaltzea guraso biek adostuz gero:

a) Udako oporrak. Erabakitzen dut adingabeak Irlandan egon daitezkeela aitarekin abuztuan.

c) Gabonetako oporrak. Erabakitzen dut aitak seme-alabekin egoteko aukera izango duela azken irakastegunetik abenduaren 31ra bitartean, eta Gabonetako gainerako egunak amari dagozkiola.

d) Aste Santuko oporrak Irlandan emango dituzte aitarekin.

5.– Aita nigeriarra dela kontuan hartuta, umeak Europar Batasunetik ateratzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik amak sinatutako berariazko baimena ematea, Polizia Nazionalean aurkeztutako agiri baten bidez.

Horretarako guztirako, malgutasunez jokatuko da eta lehentasuna emango zaio seme-alaben interesari.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.

Eraman bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara, eta utzi jatorrizkoa dagokion liburuan.

Ebazpen hau, behin irmoa denean, Erregistro Zibilari jakinarazi behar zaio, hain zuzen ere, auzi honetako alderdien artean egindako ezkontza inskribatuta dagoen erregistroari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4688 0000 33 008414). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Samson-Kayode Shobowale demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2014ko urriaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala