Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5251

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 1027/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Demandatzailea: Montero Bellido Asesores, S.L.

Prokuradorea.

Demandatua: Raul Calvo Risco.

Prokuradorea.

Jose Maria Ortuondo Rocandio jaunak, Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen honek,

Fede ematen dut:

1027/13 hitzezko judizioan, epaitegi honetako magistratu Maria Eugenia Viguri Arribasek epaia eman zuen, 2014-05-05ean.

Raul Calvo Risco jaunarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka ezingo duela errekurtsorik jarri.

Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, epaitegi honetako bulegora bertaratu beharko da.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala