Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5245

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntzak ebazten dituena (EIMA 2.0).

Euskarazko ikasmaterial digitaletarako laguntza-bideetara dei egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2014ko uztailaren 30eko Aginduaz (2014ko irailaren 1eko EHAA). Hori dela eta, Ebazpen-batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2014ko uztailaren 30eko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, guztira banatzeko dauden 200.000 euroko diru-partidatik, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honako hau da: Proiektuaren Egitura, Edukiaren Egokitasuna, Demoa eta/edo Aurrekontua ataletan gutxieneko maila lortu ez izana, laguntza-deialdiaren 17.2 artikuluan adierazitakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia, kasu honetan, hau da: diru-partida agortu duten proiektuek baino puntuazio txikiagoa dute proiektu horiek eta, beraz, laguntzarik gabe geratu dira, laguntza-deialdiaren 17.1 artikuluan adierazitakoaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honako hau da: entitateko gehienez 2 proiektu lagunduko dira diruz, laguntza-deialdiaren 16. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Bosgarrena.– Ebazpen honen V. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ematearen arrazoia honako hau da: ez dute proiektuari dagokion dokumentazioa bidali, 25.1 artikuluan adierazitakoaren arabera.

Seigarrena.– Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du diru-laguntza esleitu zaion produktore bakoitzak bere produkzioa egingo duen ala ez idatziz ziurtatzeko eta lan-egutegia aurkezteko. Ziurtapen hori egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen hau banan-banan jakinaraziko zaio laguntza-eskatzaile bakoitzari eta ondoren EHAAn argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa egin dezakete interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 13a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala