Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5239

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 24koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, ZubiGune Fundazioa entitatea profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzeko dena.

Esp. zk.: SEG/0036/2014.

AURREKARIAK

1.– ZubiGune Fundazioa entitatearen ordezkaritzak, 2014ko ekainaren 24an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzeko eskabidea aurkeztu zuen, espezialitate hauetan egiaztatze-agiria lortzera zuzenduta dauden prestakuntza-planetan:

– Gas-instalatzaileak:

IGA

IGB

IGC

2.– Atxikitako agiriak aztertu ondoren, dokumentazio osagarria aurkezteko eskatu zitzaion eskatzaileari, eta, horrek, eskaera 2014-10-28an bete zuen, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntza-txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten zenbait agiri aurkeztu zituelako espedientean, bereziki hauek:

– Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan izanik: Zubieta Auzoa, Etarte kalea, 9. zenbakia, 20170 Usurbil.

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

– Eskatzaileak eta IEFPS Usurbil GLHBI erakundeak (hezkuntza-alorrean eskumena duen sailaren baimena daukan lanbide-heziketako ikastetxeak) izenpetutako hitzarmena. Hitzarmen horren bidez, IEFPS Usurbil GLHBI erakundeak bere instalazioen erabilera lagatzen dio, prestakuntza-ikastaroak eman ditzan.

3.– 2014ko azaroaren 6an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariak ZubiGune Fundazioa profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa baimentzearen aldeko txostena eman zuen, ZubiGune Fundazioak eginiko eskaerarekin lotuta.

Espedientea ebazteko, honako hauek kontuan hartu eta ondorengoen aipamena egin behar da:

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntza-txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

3.– Halaber, egiaztatuta geratu da ZubiGune Fundazioak aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren betekizunak betetzen dituela. Izan ere, dauzkan instalazioak IEFPS Usurbil GLHBIrenak dira eta erakunde hori lanbide-heziketako ikastetxe baimendua da; bere instalazioak Gipuzkoako Lurralde Historikoan ditu.

4.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erakunde eskatzaileak ikastaroei buruzko dokumentazio nahikoa aurkeztu du, gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak zehaztuz. Era berean, erakundeak ikastaroak emateko dituen giza baliabideak behar bezala justifikatu dira.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– ZubiGune Fundazioa entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsitzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan:

– Gas-instalatzaileak:

IGA

IGB

IGC

2.– ZubiGune Fundazioa baimendutako profesionalak prestatzeko entitate aintzatetsien erregistro berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: REFPA A-0115 zk..

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 24a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala