Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5235

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 24koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2015. urtean ezar ditzaketen tarifak eguneratzen dituena.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen) ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehaztu dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.

Aipatutako apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen denez, dekretu hori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira azterketa teknikoaren zerbitzuengatik ezarriko diren tarifak, dekretu beraren azken xedapenen arteko lehenengoan xedatutakoari jarraikiz.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2011ko abenduaren 5eko Aginduko 8. artikuluaren bidez, tarifak urtero eguneratuko direla ezarri zuen, urriko urtetik urterako KPIaren aldaketa aplikatuz. Eguneratutako tarifak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Halaber, aipatutako abenduaren 5eko Aginduaren azken xedapenaren bidez, Industria Administrazioan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hori eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hori garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

2013ko abenduaren 4an, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuaren emakidadunek 2014. urtean ezar zitzaketen tarifak eguneratu ziren, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioko zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau hartzeko organo eskuduna.

Ikusita lege hori eta bestelako xedapen orokorrak eta bateragarriak,

EBAZTEN DUT:

1.– 2011ko abenduaren 5eko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea, 2014ko urriko urtez urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera. 2015ko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Horrenbestez, Industria Sailburuordetzaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hori guztia 44/1999 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duenean, ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 24a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala