Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2014ko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5169

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilbo-Donostia lineako 96/609 K.P.ko trenbide pasagunean (Ilunbo), B motako babes automatikoaren instalazioari buruzko lizitazioari publizitatea emateko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: B motako babes automatikoaren instalazioa Bilbo-Donostia lineako 96/609 K.P.ko trenbide pasagunean (Ilunbo).

c) Burutzapen/entrega tokia: Gipuzkoan.

d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) hilabete.

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: ez.

g) CPV: 45234115-5, 45234140-9, 45316210-0.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 70 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 20 puntu artean) eta lanen programazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hogeita bi mila bederatziehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (122.959,58), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 31a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do

7.– Kontratistaren betekizun bereziak.

a) Sailkapena: D taldea, 3 azpitaldea, d kategoria.

b) Beste betekizun batzuk: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2015eko urtarrilaren 7ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen den: bai.

9.– Bestelako informazioa.

Karatulak, baldintza partikularren pleguak eta proiektuak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko azaroaren 25a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana