Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2014ko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5163

EDIKTUA, 220/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 220/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Planeta De Agostini Formacion, S.L.

Abokatua: Miguel Remon Navarro.

Prokuradorea: Maria Teresa Bajo Auz.

Demandatua: Paola Andrea Ararat.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-12an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Planeta De Agostini Formacion sozietateak (Bajo Auz prokuradorea ordezkari duela) Paola Andrea Araraten aurka aurkeztutako demanda; beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.000 euro, gehi demanda monitorioa jarri zen egunetik sortutako legezko interesak, eta, gainera, prozesu honetan sortutako gastuak berariaz ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Paola Andrea Ararat demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko azaroaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala