Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2014ko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5162

EDIKTUA, 1042/2011 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1042/2011 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: E.D.P. Editores, S.L.

Abokatua: Miguel Remon Navarro.

Prokuradorea: Maria Teresa Fariñas Garrido.

Demandatua: Francisco Lara Sirvent.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horren gainean, 197/2014 epaia eman zen 2014-10-06an. Hau dio epaitzak:

Osorik baiesten dut Francisco Lara Sirvent-en aurka E.D.P. Editores, S.L.k jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 1.668,75 euro eta prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Lara Sirvent demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala