Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2014ko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5159

AGINDUA, 2014ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturtetarako planifikazioa aldatzea ebazten duena eta 2014-2015 ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazten duena; betiere, Batxilergoko, Erdi Mailako Heziketa Zikloetako, Goi Mailako Heziketa Zikloetako, LH2 Hezkuntza Bereziko eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako irakaskuntzei dagokienez.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 21eko Aginduak inprimaki hauek onartu eta ematen ditu argitara: batetik, indarreango ituna duten ikastetxeek 2015-2016 ikasturterako planifikazioaren aldaketa eskatzeko direnak, eta bestetik, 2014-2015 ikasturterako itundu beharreko gela-kopurua finkatzeko eskabidea egiteko direnak.

2014ko urriaren 3ko egunean, Ministroen Kontseiluak, besteak beste, abenduaren 22ko 20137/1995 Errege Dekretua indargabetu zuen. Dekretu horren bitartez ezarri ziren Irudi Laborategiko Teknikariaren titula eta horri dagozkion irakaskuntzak.

Andoaingo (Gipuzkoa) BHIP Zine eta Bide Eskola ikastetxeak, 2015-2016 ikasturteari doakionez, planifikaturik du aipatu zikloa; hortaz, Lanbide Heziketako Zuzendaritzak zera proposatzen du: ikastetxe horrek ziklo horretako duen planifikazioa aldatzea.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak azterturik, eta irakaskuntza ezberdinetan proposamenak egin direlarik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016 ikasturterako planifikazioaren aldaketa onartzea, I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

2. artikulua.– 2014-2015 ikasturterako etapakako ituna onartzea; agindu honen II. eranskinean zehazten dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.

3. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, kontuan hartu da: EAEko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legeko IV. kapituluan ezarritakoa; izan ere, kapitulu hori Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluari buruzko da.

2015. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2015eko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondoriozko doikuntzak egingo dira, egoki denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienekoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 17a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala