Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2014ko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5158

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko azaroaren 12koa, zeinen bidez iragartzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeentzako eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoentzako ekipamenduak erosteko diru-laguntzetarako 2015eko ekitaldiko deialdia».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akats bat aurkitu da Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeentzako eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoentzako ekipamenduak erosteko diru-laguntzetarako 2015eko ekitaldiko deialdia egin duen 2014ko azaroaren 12ko Aginduan. Agindu hori 2014ko azaroaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 219. zenbakian. Hori dela eta, zuzendu egiten da:

2014/4915 (10/2) orrialdean, 3. artikuluko 2. paragrafoko testuan, honako hau dioen lekuan:

«Agindu honen bidez diruz lagundutako ekipamendu-erosketa hori 2015eko ekitaldian gauzatu beharko da».

Honako hau esan behar du:

«Agindu honen bidez diruz lagundutako ekipamendu-erosketa hori 2014 ekitaldian gauzatu beharko da».


Azterketa dokumentala