Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4976

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 220/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 220/14 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mariena Concepcion Gimenez Barrios.

Abokatua: Iñaki Goicoechea Aramburu.

Prokuradorea: José Maria Carretero Zubeldia.

Demandatua: Jose Raul Vazquez.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-19an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut José María Carretero Zubeldia prokuradoreak –Amalia López Rúa prokuradoreak ordeztu du– Mariela Concepción Giménez Barrios andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda (demandatzailearen helbidea: Marina kalea 12, 2. solairua B; bizileku-txartela: X6582728J). Demanda hori Iñaki Goicoechea Aramburu letraduaren zuzendaritzapean aurkeztu da, José Raúl Vázquez jaunaren aurka, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, José Raúl Vázquez jauna kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: bi mila bostehun eta laurogeita hamazazpi euro eta hiru zentimo (2.597,03); zenbateko horren legezko interesa, demanda aurkeztu zen egunetik epaiaren egunera artekoa; eta epairen egunetik zorra guztiz ordaindu arteko interesa, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 576. artikuluan aurreikusitako tasaren araberakoa.

Kostuak berariaz demandatuari ezartzen zaizkio, José Raúl Vázquez jaunari.

Epai hau irmoa da, eta beraren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (1/2000 PZLren 455. artikulua).

Ebazpen honen ziurtagiria egin eta ondoren jarduerei erantsi beharko zaie. Epaitegi honetako Epai Zibilen Liburuan sartu beharko da jatorrizko agiria.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

José Raúl Vázquez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko urriaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala