Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4975

EDIKTUA, kontratuz kanpoko erruari buruzko 1484/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1484/13 judizio arrunta.

Demandatzailea: Jose Maria Sanchez Hernandez eta M.ª Luz Fernandez Gonzalez.

Abokatua: Jose Antonio Peerz Guezuraga.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Demandatua: Aintzane Escubi Goyeneche.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Begoña Amann Subinasek, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik,

Fede ematen dut:

1484/13 judizio arruntean, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratu M.ª Eugenia Viguri Arribas andreak, 2014ko irailaren 5ean.

Aintzane Escubi Goyeneche non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta, gainera, aditzea ematen zaio ezen ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Idatziz aurkeztu beharko du errekurtsoa, epaitegi honetan, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea izango du, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan, bestalde, honako hauek adierazi beharko ditu: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren hogeita zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala