Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4974

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 37/14 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:

515/14 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko urriaren 27a.

Demandatzailea: Gabriela Choquehuanca Añez.

Abokatua: Jon Lafuente Lopategui.

Prokuradorea: Virginia González Ruíz.

Demandatua: Fernando Aguado Avalos.

Fiskaltza.

Judizioaren gaia: seme-alabei buruzko neurriak.

EPAITZA

Ezetsi egin dut Virginia González Ruíz prokuradoreak Gabriela Choquehuanca Añe andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Fernando Aguado Avalos jaunaren aurkakoa. Beraz, ez dira hartuko demandan proposatutako neurriak, eta alderdi auzi-jartzaileari ezarriko zaizkio prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpea,

Fernando Aguado Avalos non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 30a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala