Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4973

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko 665/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 665/23.

Demandatzailea: Diana Rocio Martinez Angarita.

Abokatua: Juan Jose De Madariaga Lauzurica.

Prokuradorea: Maria Elena Manuel Martin.

Demandatua: Jose Fausto Barragan Castellanos.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-10-28an. Hona hemen epaitza:

512/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Diana Rocio Martinez Angarita.

Abokatua: Juan Jose De Madariaga Lauzurica.

Prokuradorea: Maria Elena Manuel Martin.

Alderdi demandatua: Jose Fausto Barragan Castellanos.

Judizioaren gaia: ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

1.– Diana Rocio Martinez Angarita eta Jose Fausto Barragan Castellanos ezkontideek osatutako ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, deklarazio horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztiekin.

2.– Epaia irmoa delarik, ezkontzako ondasunei dagokienez, ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

3.– Ez da ondare-neurririk ezarri behar, euren alaba Maria Camila Barragan Martinezi dagokionez.

4.– Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

5.– Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Fausto Barragan Castellanos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana