Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4969

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 55/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien 55/2014 prozedura bideratu da, Bula Balderen eskariz, Amadu Bailo Bariren aurka, guraso eta seme-alabentzako neurriak direla eta. Prozedura horretan, epaia eman da, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

631/2014 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamalauko urriaren hogeita zazpia.

Alderdi demandatzailea.

Abokatua.

Prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira.

Alderdi demandatua: Amadu Bailo Bari.

Abokatua: Nagore Enbeitia.

EPAITZA

Partez baiesten dut Amadu Bailo Bariren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdiek alaba adingabearekin izango duten harremana arautzeko neurri hauek hartzen ditut.

A) Amari esleitzen zaizkio XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza, baina guraso-ahala bi gurasoena izango da. Dena den, jagoletzarik ez duen gurasoaren alde ez da komunikazio-eta egonaldi-erregimenik ezartzen, izan ere, ez dakigu ez non dagoen eta ez Espainian dagoen ere.

B) Alabaren aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da: jagoletzarik ez duen gurasoak ordaindu beharko du hilabeteko lehenengo bost egunetan, eta haren hileko diru-sarrera likidoen % 25ekoa izango da, eta hilean 150 euro, gutxienez. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera. Ebazpen honen eguna hartuko da zenbaketa hasteko oinarri gisa.

C) Alaba adingabearen aparteko gastuak –ebazpen honen oinarri juridikoan ezarritako baldintzetan–, erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Dena den, presakoak ez diren aparteko gastuak biek onartu beharko dituzte –onarpen hori isilbidez hartutzat jo da–, 10 egunetan berariaz aurkaratu ezean, aurkakoak egin nahi den gastua, haren beharrezkotasuna eta zenbatekoa –dagozkion agiriekin– adierazteko jakinarazpen sinesgarria egiten duenetik. Ez dugu berariazko adierazpenik egiten auzialdi honetan izandako kostuei buruz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ............ Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Amadu Bailo Bari demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren hogeita zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala